Bermeo ‘Suteei Aurrea Hartzeko Astea’ antolatzen ari da
Ekimenaren helburua herritarren artean auto-babesari buruzko ezagutzak zabaltzea da
BILBO. Bermeok hainbat sute jasan ditu azken hamarkadan, eta hori oso barruan geratu da sartuta bermeotarren oroimenean. Gai horren gainean oso sentsibilizatuta dagoen Udalak, herritarrak kontzientziatzeko, informatzeko eta laguntzeko estrategia du definituta, eta hainbat egitasmoren bitartez eramaten du aurrera urtean zehar. Eta hor sartzen da, hain zuzen ere, Mapfre Fundazioak eta Asociación Profesional de Técnicos de Bomberos (APTB) elkarteak, Estatuko hainbat administraziotako Su-itzalketa eta Suteen Prebentzio Zerbitzuekin eta Bermeoko Herri Babesarekin elkarlanean antolatutako ‘Suteei Aurrea Hartzeko Astea’.
Astean zehar hainbat jarduera antolatuko dira: gazteenei zuzendutako hitzaldiak, topaketak herritarren elkarteekin eta plataformekin, larrialdi egoera baten aurrean erreakzionatzen ikasteko simulakroak? Ikastetxeak eta ikastolak izango dira ekimenaren hartzaile garrantzitsuenetakoak, izan ere, suteen prebentziorako tailerren bitartez, txikienek prebentzioarekin erlazionatutako ohiturak hartzea bilatzen da, euren familia ingurunearen hezitzaile bilaka daitezen. Hitzaldiak, APTB elkarteko kide diren Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek eta Bermeoko Herri Babeseko kideek emango dituzte.
Asteari amaiera emateko, hainbat jarduera antolatuko dira Bermeoko Goiko Plazan barikuan, irailaren 27an, eta zapatuan, 28an. Bertan, Mapfre Fundazioak karpa bat instalatuko du eta suhiltzaileek eta Bermeoko Herri Babeseko kideek auto-babeserako hainbat ezagutza zabalduko dituzte. Karparen barruan, sute simulakroa jasoko duen zirkuitua egongo da, partaideek larrialdi egoera baten aurrean zelan erreakzionatu ikas dezaten. Horrez gain, lehen laguntzetako tailer bat ere egongo da, beste gauza batzuen artean Bihotz-Birikietako Bizkortzea (BBB-RCP) praktikatzeko, suhiltzaileen materiala herritarrek zuzenean jakin dezaten zelan egiten duten lan (kamioiak, mahukak, kaskoak?), jardunaldien oroimen polita gordetzeko photocall bat?
Karpak barikuan zabalduko dizkie ateak ekimenean izena eman eta astean zehar prestakuntza jaso duten ikastetxe eta elkarteei eta, zapatuan, parte hartu gura duen edozein herritarrek dohain hartu ahal izango du parte.
Más en Bizkaia
-
Pokemon, Dragon Ball...: el evento de coleccionismo más grande de Euskadi llega a Bizkaia
-
La Santa Escuela de Cristo conmemora 350 años de fe, tradición, cultura y comunidad en Orduña
-
La opinión de los bilbainos importa más que nunca en la votación del cartel de Carnaval 2026
-
El Ballet de Kiev llega a Bilbao con una única actuación