BILBO. 18 eta 41 urte arteko 22 pertsona lehen sektorean lanean hasi dira Bizkaiko Foru Aldundiaren finantziazioari esker. Guztira, Aldundiak 579.000 euroko inbertsioa egin du gazte hauek nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzen ikasi dezaten. Proiektu honen xede nagusia belaunaldiak pasa ahala gazteen hasierako ezarpena erraztea da.

Aurtengo deialdian laguntza hauen onuradunak izan dira 11 emakume eta beste horrenbeste gizon eta era askotako jarduerak egingo dituzte, besteak beste haragitarako behi-aziendaren hazkuntza (4 gizon eta 2 emakume) eta esnetarako behiak haztea (2 gizon eta 2 emakume), kiwiak landatzea (gizon 1 eta emakume 1) edo barazkiak berotegian (3 emakume eta 2 gizon), hegazti erruleak haztea (gizon 1) ardi-azienda (emakume 1) eta mahastizaintza (gizon 1 eta emakume 1).

Laguntza hauetara iritsi ahal izateko pertsona hauek onartu behar izan dute euren ustiategien instalazioaren prozesua Gaztenek prozeduraren bidez egitea; prozedura hori da Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzen dena gazteak lehen sektoreko jarduerara sartzea laguntzeko eta prozeduraren tutoretza egiteko eta horregatik aldez aurretik Gaztenek 2020 Balorazio Batzordeak onetsi behar izan duen enpresa-plana aurkeztu dute.

Halaber, diru-laguntza hauen onuradunek gehienez hiru urtekoa den epe baten 150 orduko prestakuntza egiaztatu behar izan dute euren enpresa-planarekin lotuta dauden gaietan.

Urteroko honen ordainketen zenbatekoak pertsona onuradunek jasoko duten zenbateko osoaren bi heren dira; gainerako munta enpresa-planetan zehaztu den negozioa betetzea egiaztatzen denean ordainduko da. Laguntzak guztira 20.000 euro eta 70.000 euro artekoak dira.