Markaidako biztanleria, San Salvador jaiak ospatzeko prest
Gaur eta bihar bitartean, hainbat izango dira auzoko kaleetan jorratuko diren ekintza desberdinak
mungia - Mungiako beste hainbat auzotan bezala, abuztu honetan Markaidako biztanleriak euren San Salvador jaiak antolatu eta disfrutatzeko aukera izango du gaur eta bihar tartean, Salbadore Jai Batzordeak antolatuta. Eguerdiko 12:00etan hasiko da ekintza programazioa martxan, izan ere, ordu honetan urteroko meza ospatuko da eta, jarraian, txosnararteko kalejira musikatua izango da. Ondoren, 13:00etan janari dastaketa bat gozatu ahal izango dute bertaratutakoek herri bazkariko mahaiean eseri aurretik. Arrastiko 19:00etatik aurrera, herriko gaztetxoenentzako ordua ailegatuko da haurrentzako jolasak antolatuko direlako eta, eguna amaitzeko, erromeria egongo da 21:00etan. Biharko ekintza bildumari dagokionez, hots, Salbadortxu egunerako, gaurko hasiera berbera izango du programazioak. Arratsaldeko 18:00etan tiragoma lehiaketa egongo da eta, segidan, haurrentzako jolasak. Gaueko 22:00etan dantza egiteko ordua helduko da erromeriaren eskutik eta gauerdian sokatira txapelketa eta marraskilo lasterketa izango dira San Salvador jaiak agurtzeko. - O. Pérez
Más en Bizkaia
-
Ugao impulsa la renovación del comercio local con nuevas ayudas
-
Galdakao califica un suelo como residencial en Bengoetxe para la construcción de viviendas
-
Urdaibai se adentra en el pasado con sus Jornadas de Arqueología
-
Irati Gañán, joven violista en el Hospital de Galdakao-Usansolo: "Mi propósito es utilizar la música como fármaco integrado en los tratamientos"