BILBO - Luzamendu europearrarekin bat eginez, Bizkaiko Foru Aldundiak azkenean usapalen ehiza geldiarazteko erabakia hartu du. Erabakia, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako Ehiza Debekatzeko Ordena 2019-2020n bermatu da.

Ohar baten bidez, Eguzki Talde Ekologikoak edozein talde ekologiko edo naturalistarentzat albiste “ona” dela jakinarazi du. Izan ere, erakunde ezberdinak urteak eta urteak ibili dira hegazti honen babesa eskatzen. Modu honetan, Arabako Aldundiaren bidea jarraitu du Bizkaikoak, eta oraindik jakiteke dago zer egingo duen Gipuzkoakoak esparru honetan. Ikusmira herrialde osora zabalduz gero, Kanariar uharteak, Kantabria eta Asturias ere murgildu egin dira bide honetan. Halaber, aipatu behar da Europar Batasunak 2018ko maiatzean Espeziaren kontserbaziorako plana (Streptopelia turtur) jarri zuela martxan, eta bertan Europako Batzordeak “premiazkoak” kontsideratzen dituen neurriak agertzen dira.

“Pena bat da erabakia horrenbeste berandutu izana”, deitoratu du Eguzkik. Izan ere, usapal-lurraldeek behea jo dute azkeneko hamarkadatean. Gainera, talde ekologikoaren arabera, espezie hauen ehiza saihesteko neurriak ez badira laster zabaltzen, ostera zailtasun gehiago agertuko dira hauek berreskuratzeko bidean.

bILERA IRAILEAN Ehiza sektorea irailean bilduko da Espainiako eurodiputatu eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko arduradunekin maila nazionalean usapala berreskuratzeko planaren garrantzia helarazteko asmorarekin. Bilera horretan, Ignacio Valle Espainiako Ehiza Federazioaren presidenteak, Extremadurako PIRTE modeloa herrialde osora zabaltzeko beharra plazaratu zuen atzo Meridan emandako prentsaurreko batean. Modelo hori espeziea berreskuratzeko plan batean datza, eta bertan kontuan hartzen dira habitataren hobekuntza eta mantentzea, kupoen mugatzea, nekazaritza-kudeaketa eraginkorra eta ehiza-jarduera iraunkorra.

Usapalak Espainian duen egoerari dagokionez, 240.000 existi-tzen dira herrialdean, 3.000 barrutitan banatuta, eta horietako ehun ingurutan ehizatzen da soilik. - Unai González