mungia - San Pedro jaietan murgilduta, mungiarrak irrikitan daude euren herriko sikaldaritza lehiaketa famatuenetakoaren zain. Uztailaren 7ko goiz osoan zehar, Atxurizubi rugby zelai alboko landak Mungiako jendez eta inguruko herriko biztanleez gainezka egongo dira sukalki lehiaketa dela eta. Aurreko urtean bezala, Mungia Rugby Taldea izango da txapelketako antolatzaile, izan ere, bi urtean behin elkarte antolatzailea aldatzen da. Goiz osoan zehar talde desberdinak jo ta ke harituko dira eguerdiko 12:00ak inguru euren sukalki gozoak Aitor Elizegi bezalako sukaldari ezagunek osatutako epaimahaiaren aurrean aurkezteko. Asier Onaindiaren, Mungia Rugby Taldeko presidentearen, arabera, aurten 200 eta 300 lapiko ingururen partaidetza espero da eta, gainera, 15:00etan 50 sari inguru banatuko dira merkatari eta ostalarien eskutik. Musikari dagokionez, Gure Ametsa Txistulari Taldea, Roberto eta Idoia trikitrilariak eta Txikuri fanfarria arituko dira animazio lanetan goizean zehar. - O. Pérez