BILBO.Hogeita bederatzi udalerrik parte hartuko dute Kirol Jaiaren XV. edizioan ekainaren lehen asteburuan, 1ean eta 2an. Udalerriek hainbat proba antolatuko dituzte. Programazioaren zehaztasunak web-orri honetan kontsulta daitezke: www.bizkaia.eus/kiroljaia.

Udalerri hauetan egingo dira jarduerak: Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Artzentales, Bakio, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Berriz, Bilbo, Derio, Etxebarri, Fruiz, Galdakao, Galdames, Getxo, Gorliz, Igorre, Laukiz, Lekeitio, Maruri-Jatabe, Mundaka, Mungia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopuerta, Ugao-Miraballes, Urduliz, Zalla, Zamudio eta Zeanuri.

Aurtengo edizioan, kolesterolaren ibilbide bi egingo dira ere, hau da, herritarrek kirol paseoa egiteko erabili ohi dituzten ibilbideak. Herritarrek ibiltzeko naturalki hartu onartu dituzten bideak, zirkuituak eta ibilbideak dira, ofizialak eta ofizialak ez direnak. Aurtengo Kirol Jaiak ibilbide horietako bi egiteko aukera emango du, ekainaren 1ean (Berangon, 11:00etan abiatuta) eta ekainaren 2an (Atxondon, ordu berean). Izena eman behar da aurretiaz: www.bizkaia.eus/kiroljaia.

Ibilbideak web-orri honetan daude zehaztuta: http://web.bizkaia.eus/eu/web/rutas-del-colesterol. Gure lurraldeko 92 udalerritako ibilbideak ikus daitezke bertan.

Bizkaiko Foru Aldundiak udalerrien laguntzarekin antolatzen duen jai hau herritar guztientzako ekimena da, ondo pasatzekoa eta herrikoia. Jai honen bitartez, foru erakundeak jarduera fisikoa Bizkaiko topagune bihurtu nahi du, gure egunerokoan kirola sustatzeko.