Barakaldok parke handi bat izango du itsasadarraren aldamenean
BILBO. Barakaldok parke handi bat izango du itsasadarraren aldamenean. Ría 2000 ideia-lehiaketa bat kaleratzeko asmoa aztertzen ari da itsasadarraren ertzeko eremua diseinatzeko.
Desertu Berria auzoa Labe Garaien etorbidearen bitartez garatu da. Baina, Bilbao Ría 2000 erakundeak baditu oraindik garatu gabeko lursailak Galindoko eremuan. Zehazki, Erribera parkearen aldamenean lehiaketa publikora behin baino gehiagotan atera, baina eman gabe geratu izan den irabazizko aprobetxamenduko lursail bat dago. Lursaila ez dadin definitu gabe geratu, Bilbao Ría 2000 erakundeko Administrazio Kontseiluak neurri berriak planteatu ditu, urbanizazio prozesua arintze aldera. Hori horrela, lehiaketa bat egitea pentsatzen ari da, Galindo-Ekialdea eremuaren aurreko aldea ¿ alegia, Arrontegi Zubitik Galindo ibaiaren bokalera doana - diseinatzeko, bertan parke handi bat egiteko asmoz.
Obra honen bidez, Bilbao Ría 2000 erakundeak hirian egiteko dauzkan azken proiektuak definituko dira, eta aurrera egiteko bidea zabalduko du; estrategikoa da, beraz, itsasadarraren aldea urbanizatzea. Azken Administrazio Kontseiluan onartu zenaren arabera, datozen hilotan egingo du lehiaketa Bilbao Ría 2000 erakundeak, eta inguruko espazio publiko guztiak sartuko dira sarian.
Horrez gainera, Pormetxeta plazan ere egingo dute jarduketa; zehazki, plazako alboetan eraikitako lonjetan. Gaur egun, obrako lurzorua daukate espazioek, eta ez daukate elektrizitaterik ezta urik ere. Erabiltzeko moduan geratuko diren lonjak egokituko dira.
Más en Bizkaia
-
Metro Bilbao extiende la app Navilens a toda su red para facilitar la accesibilidad a personas con discapacidad visual
-
La Palma sirve el mejor pintxo de bacalao del Casco Viejo de Bilbao
-
MarisGalicia bate récord de asistencia en Bizkaia con 19.600 visitantes hasta la fecha
-
La homogeneización urbanística de Bilbao simplifica el nuevo callejero fiscal