BILBO. Asparbik 3.000 euro jaso ditu aurten Stock Euskadi azokaren eskutik. Stock Euskadi azoka martxoaren 29tik 31ra ospatuko da BECen. Parkinson Bizkaia Elkarteak (Asparbi) 25. urteurrena betetzen du aurten. Horregatik asteburuan BECen egingo den Stock Euskadi azokaren 3.000 euroko ekarpen solidarioaren hartzailea izango da.

Jende guztiari zuzenduta dagoen eta Estatuko iparralde osoko outlet handiena den merkataritza topaketaren azken urteetako ezaugarrietako bat bere gizarte alderdia da, azokaren ekitaldi bakoitzean GKE desberdin bati ematen zaion ekarpen batean gauzatzen dena.

Francisco García Stock Euskadiko zuzendariak Asparbiko egoitza bisitatu zuen duela denbora gutxi, bertan aurrera eramaten diren jarduerak ezagutzeko, gaixotasuna duten gaixoen eguneroko jarduna eta elkarteak sustatzen dituen terapiak. Begoña Díez presidenteak aurkeztu zizkion. 3.000 euroko ekarpenarekin batera, Stock Euskadiren eta irabazi asmorik gabeko erakundearen artean lortutako akordioak Asparbi BECen egotea ere jasotzen du, informaziorako stand baten bitartez, azoka egiten den hiru egunetan.

Ekarpenari dagozkion 3.000 euroak banatzeko ekitaldia martxoaren 30ean, larunbatean, izango da, eta bertan elkarteko Zuzendaritza Taldea, euren lana Asparbin egiten duten profesionalak eta elkarteko kide diren pertsonen ordezkariak egongo dira.

Francisco García Stock Euskadiko zuzendaria pozik agertu da, edizio honetan “pertsona talde handiari arreta eskaintzen dion erakundearekin” lankidetzan aritu ahal izateagatik. Izan ere, kalkuluen arabera, “parkinsonak 4.000 pertsona ingururengan du eragina Bizkaian”. “Stock Euskadin, jende gehien jasotzen duen azoketako batean, egoteak, elkarte honen lan garrantzitsua pixka bat gehiago ezagutarazten lagunduko du”, adierazi du.

Ez da, berez, jasaten dutenen bizi itxaropena murrizten duen gaixotasun hilgarria, eta tratamendu mediko egokiarekin eta birgaitzerako terapiekin, bizitza kalitatea hobea izan daiteke, diagnostikoa jaso eta urte askotara. Erakundeko zuzendariak adierazi duenez, “Asparbiren helburu nagusia, gaixotasuna duten pertsonen gaitasunei eta bizitza kalitateari eusten eta hobetzen lagunduko duten terapiak eskaintzea da, eta baita euren senideena eta zaintzeaz arduratzen diren pertsonena ere. Stock Euskadik gure elkarteari egiten dion ekarpena oso lagungarria da alderdi horiek guztiak lantzen jarraitzeko”.

Stock Euskadiren hamaseigarren edizio honetan, azokaren aurreko edizioetako dohaintzak jaso dituzten elkarteen zerrendan sartuko da Asparbi elkartea. Aurreko edizioetan hauek izan dira dohaintza jaso dutenak: Alcer Bizkaia, La Gota de Leche Bilbao, Garate Enea 4. Munduarekin Elkartasunerako Elkartea, Adembi, Gorabide, Cáritas Bizkaia, Euskadiko Unicef eta Minbiziaren kontrako Bizkaiko Elkartea.