BILBO. "Kontari eta Kantari" programako hurrengo saioa martxoaren 23an izango da Deustuko Udaltegian, 18:00etatik aurrera. Izena emateko epea martxoaren 18an hasiko da, goizeko 9:00etatik aurrera.

Parte hartu nahi duten familiek Bilbon erroldatuta egon behar dute, eta familiako kideen artean, 7 urte edo gutxiagoko umeren bat egon beharko da. Betebehar horiek betetzen dituzten interesdunek on line eman behar dute izena, esteka honetan haurzerbitzua.

Martxoaren 13ko zapatu horretakoaz gainera, martxoan zehar beste saio bat izango da: martxoaren 29an, barikuan. Familia bakoitzak martxorako programatutako saioetako batean baino ezingo du parte hartu. Martxoaren 29ko saiora (barikua) izena emateko epea (Zazpi kaleetako udaltegian izango da, 18:00etan hasita) martxoaren 25ean hasiko da, astelehenean, goizeko 09:00etatik aurrera.

“KOLORETAKO MUNSTROA”

“Koloretako Munstroa” da saio guztietarako hautatu den ipuina, musika zuzenekoaz lagundua, haur-literatura eta musika lotzen dituena sormen-esperientzia bati esker. Ipuin horren bidez, Txikienek emozioak ezagutu eta adieraziko dituzte. Munstroaren koloreez eta emozioez gainera, hainbat musika-tresna ere izango dira, soinu harrigarridunak. Kanta bat ere ikasiko dute, beren adinerako egokia, eta aukera izango dute Olga eta Raul jarduera horretako profesionalei lagun egiten dieten musika-tresnak jo eta probatzeko.