BILBO. 43 zentrotako eskola-umeek hartu zuten parte ingurumeneko hezkuntza-tailerretan maiatzaren 10etik ekainaren 21era eta irailaren 20tik azaroaren 28ra bitartean. Bi aukera zeuden, lehenengoa hiri-biodibertsitatearen ingurukoa eta bestea natur ingurunearen arloko ikerketa.

Guztira Bizkaiko 43 zentrotako Lehen Hezkuntzako 2.003 eskola-umek hatu zuten parte iaz Bizkaiko Foru Aldundiak naturaren inguruko ingurumeneko hezkuntza eta partaidetza sustatzeko eta ingurumenarekiko begirunea duten ohiturak bultzatutako BIoTA tailerretan.

Guztira, 89 lantegi eman ziren maiatzaren 10aren eta ekainaren 21era eta irailaren 20tik abenduaren 28ra bitartean, bi gai ezberdinen inguruan: hiri- eta landa-biodibertsitatea eta natur ingurumenarekiko ezagutza. Eskatutako tailerren kopuruak argi uzten du 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako ekimen honen arrakasta eta tailerrak amaitutakoan tailerretan parte hartu duten ikasleek zein irakasleek egin dituzten balorazioetan emaitzak oso positiboak izan direla.

Bi ordu eta erdiko iraupena izan duten tailerrak bi zatitan egituratu dira: hitzaldi bat aretoan -aurkezpen batekin eta laguntzako irakaskuntza-materialekin- eta ikastetxetik gertu dagoen toki edo ingurune baten barruko ibilbide gidatu bat. Jarduera amaitutakoan, irakasleek eta ikasleek ere beren ibilbideak eta naturaren gaineko ikerketako eta ebaluazioko lanak egin ditzaten bultzatu nahi izan da. Horretarako, Aldundiak zentroetara proposamen batzuk bidali ditu, praktikan jartzeko edo zentro horietako partaideek beren jakin-minen arabera egokiagoa den zerbait diseina dezaten, BIoTa tailerrean landutako dinamikak jarraituz.

Halaber, material gehigarri eta osagarri bat prestatu da, natur ingurunearekiko begirunea erakusten duten ohitura jasangarriak bultzatzeko helburua duena, eta material hori zentroetara ere bidali da. Material horri "Praktika egokien motxila berdea" deitu izan zaio eta ikasleek beren inguruan aurki ditzaketen ingurumeneko hiru arazoren gaineko informazioa jasotzen du: beirate handiak, hegaztientzat talka egiteko arriskua sor dezaketenak; zuhaitz gazte-gazteak edo zuhaitzik ez duten parke eta lorategiak; eta espezie inbaditzaileak (fauna eta flora exotiko inbaditzailea). Informazio horrekin batera, arazo horiek konpontzeko aholku batzuk azaltzen dira, era horretara eztabaida bat sortu eta naturaren aldeko ingurumeneko praktika egokiak ere proposatzeko.