Segurtasunaren prebentziorako dispositiboa ezarriko dute Astrabuduako jaietan. Erandioko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak segurtasunaren prebentziorako elkarlanean arituko dira abuztuaren 8tik 12ra bitartean aurrera eramango diren Astrabuduako jaietan. Dispositiboaren helburu nagusia istilueak ekiditzea izango da, modu horretan herritar guztiek arazorik gabeko jaietaz gozatu ahal izateko.
Horretarako, abuztuaren 8tik 12ra bitartean Ertzaintzak eta Erandioko Udaltzaingoak agente gehiago jarriko dituzte Astrabuduako jaiak direla eta. Dispositiboa uniformedun eta kale jantziko patruilek osatuko dute, eta jai-barrutian nahiz inguruko zonaldeetan ibiliko dira, eta baita Astrabuduako metro-geltokian ere, istilurik eta erasorik gerta ez dadin.
Agenteek alkohola saltzen duten lokalak zainduko dituzte adingabeei alkoholdun edariak saltzea eragozteko, eta substantzia sorgorgarrien kontsumoaren eta trafikoaren prebentzio-lana ere egingo dute, eta zigorrak ezarriko dituzte.
Era berean, arreta berezia jarriko da sexu-askatasunaren aurkako delituei aurrea hartzeko, eta era horretako delituak gertatzeko arriskurik handieneko eremuak zainduko dituzte.
Erandioko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak jaietan parte hartuko duten guztiei ohartarazi nahi diete kontuz ibiltzeko diru-zorroekin, telefono mugikorrekin eta bestelako objektuekin, lapurretan aritzen diren delitugileak, karteristak, ugaritu egingo direla eta, jaietan eta, bereziki, aurreikusitako kontzertuetan, jende asko ibiliko dela aprobetxatuz.