Síguenos en redes sociales:

Karmengo jaiek festa-giroa piztu dute Markina-Xemeinen

Pregoiaren irakurketa eta txupina bihar izango dira 18:15etatik aurrera.Txupina botatzeko ardura Eskolarteko Gurasoen Federazioena izango da.Bertan izango da Alarabi festetako maskota ere

Karmengo jaiek festa-giroa piztu dute Markina-XemeinenArgazkiak. Deia

URTEAN bi festa ospatzekozortea dauka Markina-Xemeinek; batetik, Karmengojaiak, Markinako zaindariarilotuak, eta bestetik, San Migelenomenezkoak, Xemeini dagozkionak.Lehenengoaren atarian, festagiroa Markina osoan hedatu da, etaherritarrak motorrak berotzen hasidira luxuzko egitarauaz gozatzeko.Inondik ere, kalitate handiko egitaraua.Karmengo jaiak uztailaren 6tik16ra luzatuko diren arren, jardueraherrikoi, parte-hartzaile eta arrakastatsuenakasteburu honetanbertan egingo dira.

Aurtengo berrikuntza handienaKarmentxu Txiki egunaren dataaldaketa izan da. Modu honetan,gazteenentzako prestatutako egunairailaren 15ean, igandean, egingoda, uztailaren 17an egin beharrean.Hortaz, Karmen egunarenbezpera izango da puzgarriek, tailerreketa jolasek garrantzia hartukoduten eguna.

Aurreko urteetan bezala, jaiakaurrera ateratzearen ardura MarkinakoJai Batzordeak hartu du beregain. Batzordea herriko hainbatelkarte eta kolektiboko kideek osatzendute. Jai Batzordeak erabaki duelkarte bakoitzak ekintza banaantolatzea, eta era horretan, egitarauanitza, dibertigarria eta osatuaeratu dute.

PREGOIA ETA TXUPINA Aste osoanegindako jarduerek kirolarekin etakulturarekin zerikusia izan baduteere, biharko prestatutako ekintzakdira herritarrek hainbeste itxarondituztenak: pregoiaren irakurketaeta txupina. Aurtengo jaiei EskolartekoGurasoen Federazioak emangodie hasiera.Jai Batzordetik zehaztu dutenez,keinu hau herrian egindako langarrantzitsua aitortzeko baliatukodute.

Alarabi jaietako maskotaren agerpenaere bihar izango da, Xemeinenhasi eta Markinan amaitukoden kalejiran. Ibilaldian zehar, Alarabikoadrila ezberdinekin ibilikoda batetik bestera, eta ondoren,Markinako frontoiaren balkoianlotuko dute jaiek iraun bitartean.Jaiei eta Alarabiri agur esatekoordua astelehenean izango da,amabirjinaren egunean. Hiletamusikaz eta argi-zuziz lagundurik,belardiraino eramango dute Alarabi,eta bertan, su eman eta hurrengourtera arte agurtuko dute.

EKINTZA SINBOLIKOAK TMarkinakojaien hasiera ofizialaren ostean,hainbat ekintza sinbolikok emangodiete jarraipena herriko festei.Horietako bat da Bizi Kalejira.Urteak daramatzate markinarrekegun hau egiten, herriko txokoezberdinak lotzen dituen zirkuitubat egiten, eta urtero, herritarrenparte hartzea handia da. Ekintza horretaz gain, Danborradada gero eta jende gehiago erakartzenduen beste klasikoa. Etanoski, ezin ahaztu koadrilen jaitsiera.

KONTZERTU ITZELAK Beste urtebatez, Jai Batzordeak berebizikogarrantzia eman dio musika egitarauindartsua prestatzeari. Zentzuhorretan, Azalera, Vendetta etaZOO taldeen eskutik izango diramusika emanaldiak.

Jai Batzordeko kide Eneko Arratekdioenez arreta handia ematendiote kontzertuen egitarauari:“jaiak antolatzerakoan, berebizikogarrantzia ematen diogu musikaemanaldiei. Musikaren munduanizena duten taldeekin batera, tokikoedo inguruetako talderen batekjotzea nahi izaten dugu. Horrelapromozioa egiten diegu”.

Aurten, Azalera da tokiko taldea.Musikariak Ondarru eta Bolibarrekoakdira, eta jo eta ke ari diraeuskarazko abestiak sortzen.

Bestalde, Markinara ska rock doinuakeramango dituen taldea Vendettaizango da. Puro infierno; Fuimos,somos y seremos; 13 balas etaBrother bezalako lanen egileakMarkinako eszenatokira igoko dirabihar gauean markinarrak dantzanjartzeko asmotan. Haien azkenekokontzertuetarikoa izango dabiharkoa, izan ere, hamar urterenostean beraien jendaurreko jardunakuzteko erabakia hartu baitute.Gauari amaiera paregabea ematekoerantzukizuna Valentziako ZOO taldearenaizango da.