BILBO. Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, Imanol Pradales, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatua, Xabier Ochandiano, Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia, eta Asier Atutxa, Bilboko Portuko Agintaritzako presidentea, Olabarri jauregian bildu dira ‘Game of Thrones’ telesaileko Duncan Muggoch eta Peter Welter-ekin izan duten batzar batean.
Campo Volantin pasealekuan dagoen Bilboko Portuko Agintaritzaren Olabarri jauregian dago hain zuzen ere HBO telebista-kateko telesailik enblematikoenaren ekoizpen-bulegoa, eta bertan egongo da urriaren amaierara arte.
Fikziozko telesail ospetsuaren arduradunek joan den abuztuaren hasieran hasi zuten Bilbokolehorreratzea; hala, arlo artistiko eta teknikoko 50 langilerekin iritsi zenaurreko taldea.
Lan-taldean 400 profesional egongo dira lanean, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean telesaila filmatuko den egunetan.