Bilboko Udal Txistulari Bandak denboraldiko lehenengo kontzertua eskainiko du astelehenean
Bandak hiru gonbidatu berezirekin joko du, Félix Ascasso, German Intxausti eta José Mª Usandizaga
BILBO. “Bi txistulari eta musikari bat” lelopean, Udal Txistulari Bandak Garikoitz Mendizabal zuzendaria buru dela, eta Idoia Kareagak, Gorka Zabaletak, Sabin Bikandik eta Asier Garcíak osatua, hiru gonbidatu berezi izango ditu: Félix Ascasso, German Intxausti eta José Mª Usandizaga. Denak batera, errepertorio zabala eta ezaguna eskainiko dizkiete era guztietako entzuleei. Azpimarratzekoak dira: Cestona, Neska mutilak azkenian pozik, Baltsa bariazioekin, Amanecer en el Pirineo, Txoriak nere herriko Sagastian, Mendi Mendiyan, Koldo, Fatxiki, Kontrapasa II eta Hondarribia.Bilboko Udal Txistulari BandaGaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina. Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.
Bandak baditu sei diska eta DVD bat kaleratuak: “Bilboko Udal Txistu Banda” (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin “Harizko Txistua”(2006); “Hala ere” (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; “Bihurrikeritan” (2008) txistularien errepertorio birtuosoa biltzen zuena; “Kantari Gabonetan” (2010) Leioako Kantika Koralarekin; “Plazan” (2014) romerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; eta azkena, “X Urte, hamaika lagun” (2015) DVDa heuren hamargarren urteurrena ospatzeko.
Programa
Irailak 26, 20:00: “Bi txistulari eta musikari bat”
?Cestona (zortzikoa). Félix Ascasso
?Neska mutilak azkenian pozik. Félix Ascasso
?Baltsa bariazioekin. Félix Ascassoren errepertorioa. Moldaketak: Joakin Eseverri
?Amanecer en el Pirineo. Félix Ascasso
?Txoriak nere herriko Sagastian. Luis Aramburu
?Mendi Mendiyan. J.Mª Usandizaga
?Koldo. Germán Intxausti
?Fatxiki. Germán Intxausti
?Kontrapasa II. Santos Intxausti
?Hondarribia. German Intxausti