Bilboko udalak Sánchez Marcos ikastetxeko haur eskola berriaren obrak esleitu ditu
Gaur egun Bilbon 13 haur-eskola daude, uriko 8 barrutietan
Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak aurreikusitakoaren arabera, Juan M. Sánchez Marcos HLHI-ren ondoan eraikiko du haur-eskola berria, RAG egon zen finkari Bilboko Plan Orokorrak ezarritako zama urbanistikoaren ondorioz Bilboko Udalaren alde egindako lagapenaren xede izan diren lokaletan.
Sánchez Marcos haur-eskolak 42 plaza izango ditu. 16 plaza 0 urteko seinentzako gela bitan eta 26 plaza urtebeteko haurrentzako beste gela bitan.
Datorren urtean jarriko da martxan haur-eskola hau eta, Cervantes HLHI-rekin batera, 6. Barrutiko eskaintza osatuko du.
Gaur egun Bilbon 13 haur-eskola daude, uriko 8 barrutietan. Guztira 511 plaza dira. 1Hauetakio 160 0 urtekoentzat dira, eta 351 urte batekoentzat. Datorren urtean haur-eskola berria “Haurreskolak Partzuegoan” sartuko da, bera baita haur-eskola hauen funtzionamendua kudeatuko duena.
Más en Bizkaia
-
El Consejo Local de la Inmigración busca reforzar la diversidad
-
Viviendas Municipales de Bilbao amplía hasta 25 los pisos para estudiantes
-
Arrigorriaga cede al Gobierno vasco el terreno para el futuro centro de salud
-
Camareras de piso denuncian ante el hotel Indautxu el empeoramiento de sus condiciones laborales