Síguenos en redes sociales:

San Juan Talako itsaslabarra egonkortuko dute Lekeition

Santa Katalinarekin lotutako pasealekua sortuko dutela aurreratu dute

San Juan Talako itsaslabarra egonkortuko dute Lekeition

lekeitio - Iazko lehen hiruhilebetako denboraleek zauri larriak eragin zituzten Bizkaiko kostaldean, batez ere Lea Artibaiko eta Busturialdeko itsasaldeko herrietan. Lekeition ere hala izan zen, nahiz eta aurtengoek ere kalteak sortu dituzten. Eta bertako Udalak nabarmendu duenez, San Juan Talakoko itsaslabarra egonkortzeko behar duten finantziazioa lortu da. Bizkaiko Foru Aldunditik 432.663,15 euro jaso ditu konponketa lanak finantziatzeko.

Itsas labarraren egoera hobetzeaz gain -hainbat dira San Juaneko auzunean, gaur egunean ere, ikusgai diren arrakalak-, proiektuak espazio publikoa “berreskuratzeko pausuak” ematea ere suposatuko du. Izan ere Udalaren helburuak “itsalabarra egonkortzea eta aisialdirako espazioa irabaztea” dira. Beste era batera esanda, “kostaldea konektatuko duen oinezkoentzako pasealekua finkatzea” dute jomuga, argitu dutenez. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen eta Ministerioaren eta Udalaren artean proiektua “zehaztasun guztiekin finkatu behar da baina bitartean” Madrileko Gobernuko erakunde publikoko ingeniariak “interben-tzio batzuk egiten hasi dira eremuan”. Hare gehiago, Itsasertz Mugarteak “inbertsio osoaren zati bat egingo du eta hasi dira jada”. Behin proiektua eta denborak guztiz finkatuta, “informazioa guztia kaleratuko” da.

San Juan Talako eremua berreskuratzeko azterketa geologikoa egin zuen Lekeitioko Udalak, “ingurua nola zegoen jakiteko eta kalteen balorazio bat edukitzeko”. Ondoren, analisi geoteknikoari ekin zitzaion, “itsaslabarra nola konpondu” zitekeen definitzeko. Berehalako egonkortzea behar zuela azaldu zuten txosten biek, iragan den urtean egin zirenak.

Abuztu partean, bestetik, Udaleko oposizioak“herritarren segurtasuna bermatzeko gai honi seriotasunez heltzea beharrezkoa zela” azpimarratu zuten. EAJtik azaldu legez, San Juan Talako auzokideak egoearen gainkeko “kezkak” plazaratu zizkieten; eta “txostenean premiazko bezala agertzen diren obrak” egitea eskatu zuten.

Madrilera Udaletxeko ordezkariak -Maitane Larrauri Fraile alkatea, Pili Robles Barainka alkateorsadea eta Jone Goitia Goienetxea udal idazkaria- 2014ko irailean izan ziren Madrilen, Ministerioan, Itsasertz Mugarteko zuzendaritzaekin harremanetan zuzenean jarriz. “Bileran, zuzendaritzako ordezkariek proposamena ontzat eman eta honen egokitzapena oso positiboki baloratu zuten”, Udal Gobernuko bozeramaileek gaineratu dutenez. Oraingo urtean, berriz, Ustekabekoak delako urteroko partidatik eskainitako Bizkaiko Foru Aldunditik dirulaguntzak itsas frontea egonkortze lanak egitea ahalbidetuko du.

Iragan den urteko itsas enbatek eragindako portuko konponketak orain dela hilabete batzuk konponduta, Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak zirenak, Santa Katalinako itsasargiaren teilatua orain gutxi konpondu dute. “Otsailean izandako denboraleak teilatua eraman egin zuen eta kalte nabarmenak egin zituen bai teilatu eta itsas nabegazioko interpretazio zentroko ekipamenduetan”, azaldu dutenez.