Síguenos en redes sociales:

‘Odol mamituak’ liburua aurkeztuko du Alaine Agirre idazleak

Bermeo - Alaine Agirre idazlearen Odol mamituak liburuaren aurkezpena izango da datorren ostiralean, iluntzeko 18:30etik aurrera, Bermeoko Udal Liburutegian. Gazte bermeotarrak Elkar argitaletxearen eskutik ateratako bere lehen eleberriaren sorkuntza prozesua izango du hizpide, liburuaren zenbait gako ere azalduz. EHUko irakasle Gidor Bilbao ere bertaratuko da herritarrei irekia izango den aurkezpen ekitaldira. - I. Fradua