Gernika-Lumo - Laugarren urtez, Segundo Olaeta Musika Eskolak Kultur Astea antolatu du Gernika-Lumon. Ekitaldiak gaur hasiko dira Elai Alai Aretoan, 18:00etan, talde txikien eta bakarlarien kon-tzertuekin. Biharkoan saioa errepikatuko dute, eta ostegunean, azkenik, hiru izango dira emanaldiak: Pasealekutik 17:00etan abiatuko dira kalejiran; Calzada Egoitzan gitarra eta soinuko kontzertua emango dute; eta 18:00etan, talde txikien eta bakarlarien kontzertua izango da Elai Alai aretoan. - DEIA