www.bilbao.net/bilbaoturismo euskal unibertsoaren erakusleiho bikaina da, eta Bilbo Bizkaiko hiriburutik 60-90 minutura dauden helmuga guztien sarrera-ate gisa kokatzen du. Bada, eskaintza turistikoa zabaldu eta osatu egin da, eta gure bisitarien egonaldia luzatzeko aukerak areagotu egin dira.
Eremu birtual berri honen bereizgarria da diseinu indartsua duela, nabigazio erosoa eta dinamikoa eskaintzen duela eta informazio interesgarri gehiago eta hobea eskaintzen duela Bilbori eta Bizkaiari buruz. Gailentzekoa da web orria optimizatu egin dela kargatzeko denborari dagokionez eta erabilerrazagoa dela, sinplifikatu egin delako eta nabigatzeko prozesu intuitiboagoa garatu delako.
www.bilbao.net/bilbaoturismo web orri berriak nobedade eta hobekuntza ugari jaso ditu bere diseinuan eta nabigazioan, baita edukietan eta teknologia arloan ere. Hain zuzen ere, hobekuntza horiek honela laburbil daitezke:
Erabiltzaileari zuzendutako diseinua: Responsive Desing
PCak, tabletak, telefono mugikorrak... Bilbao-Bizkaia web orri turistikoa edozein gailutatik kontsulta daiteke webaren funtzionalitate bat ere galdu gabe, eta diseinu erakargarria eskaintzen du, baita nabigazio erraza ere. “Responsive Desing” delakoak nabarmenki hobetzen du erabiltzailearen esperientzia, eta edozein gailutatik nabiga dezake.
Teknologia berria: HTML5 + CSS3
Web orriak azken aurrerapen teknologikoak jaso ditu errendimendu hobea eskaintzeko, eta merkatuko arakatzaile nagusiekin bateragarria izan dadin eraiki da: Google Chrome, Mozilla Firefox, Safari, Internet Explorer, Opera...
Diseinu ikusgarria
Formatu handiko irudiei esker, klik bakoitza hiria ezagutzeko gonbidapen bat da. Nabigatzeko modu berria (scroll-down efektua) kontuan hartu da, eta home-an bertan egindako begiratu bakarrarekin erabiltzaileak hiriko eskaintza turistikoaren gako nagusiak ikus ditzake. Bilbao-Bizkaia web orriak oso formatu bisuala du, eta horri esker, home “zabalagoa” erakusten da, erakusleiho handi bat balitz bezala, subhomeak homearen parte bihurtu baitira.
Nabigazio sinplifikatua
Menuak eta sekzioen egitura klik bakarrera sinplifikatu dira, edukietara eta zerbitzu turistikoetara errazago sartzeko eta nabigazio astunak ekiditeko.
Eduki erabilgarriak eta erakargarriak
Bilbao-Bizkaiaren web orri turistikoak dituen 11.000 edukiak laburrak eta argiak dira, eta irudiei eta bideoei garrantzi handia eman zaie, ulerterrazagoak eta erakargarriagoak izan daitezen.
Web orria lau hizkuntzatan
Bilbao Turismoren atari berria lau hizkuntzatan dago erabilgarri: gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez; hartzaile nagusien hizkuntzak direlako.
Edukiak beste norbaiti helaraztea
Web orriko baliabide guztiak emailez bidal dakizkioke beste edonori eta gizarte-sare nagusietan ere (Facebook, Twitter) jaso daitezke, eta horrela, Bilbao-Bizkaiari buruzko erreferentzia turistikoak eta eraginak biderkatu egin daitezke. Bilbao Turismoren Newsletter-a eta RSS zerbitzua ere “elkarbanatu” ahal izateko beste modu batzuk dira, Bilbao Turismo edozein erabiltzailerentzat informazio-iturri bihur daitezke eta argitaratutako informazio-fluxura harpidetzeko aukera emango dute.
Baliabide hautatu eta sailkatuak
Bilbao Turismok hainbat bilatzaile eskaintzen ditu azkar eta erraz sartu ahal izateko hainbat baliabide turistikotara haien motaren, kokapenaren, dataren eta abarren arabera.Web orriak, besteak beste, ekitaldiak, dendak, hotelak, jatetxeak, pintxo tabernak, kafetegiak, gourmet establezimenduak... bilatzeko aukera ematen du.
Parte hartzeko eta elkarrekintzarako tresnak
Bilboren web orri berriak hainbat funtzionalitate ditu erabiltzailearen esperientzia hobetzeko eta web orria bisitatzen duten pertsonen parte-hartzea eta elkarrekintza bultzatzeko.
- Bidaia-liburua: erabiltzaileari interesgarritzat jotzen dituen edukiak hautatzeko eta biltegiratzeko aukera eskaintzen dio, eta horrela, bere gida edo “Bidaia-liburua” osa dezake. Gida hori inprimatu egin daiteke.
- Ibilbide interaktiboak: bi pertsonaia daude eta bidaia-liburu bat galdu dute. Honela hasten da Bilboko tour interaktibo hau. Bidaiariari hiria nahi duen bezala ezagutzeko aukera ematen zaio, eta une bakoitzean nahiago duena hauta dezake eskaintzen zaizkion aukeren artean hautatuz.
- Newsletter-a: Bilbao Turismok aldizka bidaliko du albisteen buletin bat nobedade turistiko eta gomendio nagusiekin.
Aplikazioak eta web lagunak
Turismoaren sektorea eta hiriko zerbitzuak bultzatzeko, web orri berrian Bilbori buruzko aplikazio eta web turistikoen inguruko atal bat jaso da.
Bilbao Turismo banner-a
Bilbao Turismok, era berean, enpresa eta erakunde turistikoei banner bereziak eskaintzen dizkie beren web orrietan jartzeko eta www.bilbao.net/bilbaoturismo weba esteka gisa izan dezaten.Horrela, Bilborekin eta hiriaren irudi turistikoarekin identifikatu nahi duten enpresen eskaerei erantzuten zaie.
Web arkitektura: Edukien zuhaitza
Bilbao-Bizkaia web orri turistikoa home nagusi batek eta zortzi subhomek (beren menuekin) osatzen dute. Bakoitzari kolore bat egotzi zaio, erabiltzailea errazago koka dadin
1) Ikusi eta egin
Erakusten diren baliabideen bolumenari dagokienez, web orriaren eremurik garrantzitsuena da. Bere izenak adierazten duen bezala, turisten bi galdera nagusiei erantzuten dien eremua da: zer ikus dezaket? zer egin dezaket?
Horren harira, Bilbao-Bizkaiak barrualdean nahiz kostaldean dituen baliabide kulturalak, naturalak eta ondare nagusia aurkezteaz gain, ekitaldien agenda eta ibilbide gidatuak jaso dira, baita Iparraldeko Done Jakue bidearen inguruko atal bat eta hondartzei eta surfari buruzko beste bat ere.
Subhome honetan, era berean, “Bilbo Berria” delakoak toki berezia du, hiria nazioartean erreferentzia bihurtu baita hirien birmoldaketari dagokionez. Atal honetan, eraikin adierazgarrienen deskripzio fitxak jaso dira, baita arkitekto eta diseinatzaile bakoitzaren ingurukoak ere. Gainera, hiriko zubi, plaza eta parke berri nagusiak ezagutzeko ibilbide bat ere jaso da.
2) Gastronomia
Subhomeak bilatzaile ahaltsuak barne hartzen ditu jatetxeak, pintxo tabernak, kafetegiak, denda gastronomikoak... bilatzeko, baita pintxo ibilbideak eta txakolinari eta esperientzia turistikoak eskaintzen dituzten upategi turistikoei buruzko atal bat ere.
Gainera, euskal sukaldaritzako plater eta produktu nagusiak ezagutzeko ibilbide bat proposatzen du, haien ezaugarriak eta kalitate-ziurtagiriak azpimarratuz (adibidez, Euskolabel eta Euskalbaserri).
3) Lo egin
“Lo egin” eremua hiriko ostatu modalitate guztiak (hotelak, apartamentu turistikoak, pentsioak eta aterpetxeak, luxu eta erosotasun gorenetik aukerarik sinple eta ekonomikoenetaraino) barne hartzen dituzten bilatzaileetan oinarrituz planteatu da.
Sekzio honetan, era berean, Erreserben Zentralerako esteka bat aurki dezakegu, eta bertan, ostatua erreserba daiteke, baita hiriko beste zerbitzu turistiko batzuk ere. Atal honen helburua da hiriko enpresa turistikoei babesa ematea beren eskaintza merkaturatzeko.
4) Erosketak
Erosketen gaia jorratzen duen subhomea hamabi bilatzailek osatzen dute, eta bilatzaile horiekin, hiriko merkataritza establezimenduak beren kokapenaren eta espezialitatearen arabera aurki daitezke. Atal honetan, era berean, hiriko eremu komertzialen inguruko informazio erabilgarria eta deskripzioak aurki ditzakegu.
HIRIA
“Hiria” subhomean Bilbori buruzko datu erabilgarriak jaso dira, adibidez, hiriko klima eta moneta, baita Bizkaiko hiriburura iristeko eta bertan mugitzeko moduari buruzko oinarrizko informazioa ere.
Aireportuari, garraiobideei nahiz hegaldiei buruzko informazioa eremu honetan aurki daiteke. “Hiria” atalak, era berean, Bilboren inguruko liburuxkak eta mapak jaisteko aukera ematen du. Eremu honetan, halaber, hiriaren historiari eta jaso dituen sariei buruzko atalak jaso dira.
5) Nire Bilbo
“Nire Bilbo” eremuan euskal kulturari buruzko atal zabala gailentzen da. Bertan, euskarari, instrumentu tradizionalei, bertsolariei, herri-kirolei eta abarri buruzko testuak aurki daitezke eta tradizio horiekin gozatzeko aukera ematen duten azoka eta ekitaldi nagusien berri ematen da.Subhome honetan, era berean, beste bilatzaile bat dago jarduerak erabiltzaileekin aritzera bideratutako funtzionalitateen (Bidaia Liburuak, Zure argazkia igo, Aplikazioak deskargatu eta web lagunak) eta profilaren arabera aurkitzeko.
6) Inguruak
“Inguruak” gunean, Bilbotik egin daitezkeen hainbat txango proposatzen dira. Bada, Bilbo “Euskal Unibertsoa” delakoaren sarrera gisa aurkezten da, hau da, Arabako Errioxako ardandegietatik Miarritzeko côte basqueko jauregien luxuraino doan eremuaren atea da.
7) Aliantzak
Web orriaren eremu honetan, Bilborekin lankidetza-hitzarmenak dituzten hiriei buruzko informazioa jaso da.Hiri lagunak dira, zerbitzuak eta lehiakortasuna hobetzen jarraitzeko.
8) Prentsarako web orria
Bilbao Turismoren web orriaren nobedade handietako bat da hedabideetako profesionalen lana erraztera bideratuta dagoela. Prentsaren web orrian erreportajeak, multimedia edukiak, turismoarekin lotutako estatistikak eta albisteak aurki daitezke. Era berean, interesdunek hiriaren inguruko txosten bat eskuragarri dute hiriko eta ekonomia arloko adierazle nagusiekin.