BILBAO. Manuel Iturregi Legarreta Berangon jaio zen, 1976ko ekainaren 1ean. Residence lokaleko burua da orain dela hamar urte. Bere proiektu berrien artean, 2012ko abenduaren 12an sortutako Evidence Café Teatro dago, "Bilboko ostalaritza hankazgora jarri nahi duena eta lehen txirenea eta zitala zen zauritutako gau bilbotarrari lehen sorospena eskaini nahi diona".
Bestalde, Gontzal Azkoitia Perez Bilboko ostalaririk ezagunenetarikoa da hirian izan duen tabernei esker. Aratusteen zale amorratua da, eta bere armairuan mozorro ugari aurki daitezke.
1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketa Bilbon, Aratuste tradizional eta baserri girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Bilbon gaiari kutsu txirenea ematea erabaki zen, zintzoaren eta gaiztoaren arteko dikotomia hautsi eta umore kutsua ezarriz, hiritarren izaera arketipikoaren bikoiztasun barregarria agerian uzteko.