Síguenos en redes sociales:

Gaur amaituko da neguko kirol ikastaroetan izena eman ahal izateko epea

Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak gaur itxiko du neguko kirol ikastaroetan izena emateko epea. Gazteentzat dantza, gimnasia erritmikoa, eskalada, judoa, karatea eta pilates prestatu dituzte, eta helduentzat, mantentze gimnasia, batuka, cardio box, biking, pilates, tai txi, aquagym, igeriketa eta eskalada. Ikastaro guztiak astean birritan, hirutan edo lau egunez emango dira. Santanape kiroldegian aurkeztu behar dira inskripzio orriak eta denen arteko zozketa etzi egingo da, irailaren 25ean, goizeko 9:00etan, kiroldegian bertan.