Gernika-Lumo. Merkataritzaren hamahirugarren Topaketen harira, Gernika-Lumoko Behargintzak sare sozialak kudeatzeko ikastaroa antolatu du merkatarientzat hilaren 23an. Bertan Facebook eta Twitter; Blog-ak, tresna bat esku onetan; edota Zelan planifikatu negozio bat 2.0 web-ean izeneko gaiak landuko dira.
Jardunaldia doakoa izango da eta Behargintzak Alondegi kalean duen egoitzan emango da, 14:30etik 16:30era bitartean. Parte hartu nahi dutenek 94 625 57 58 telefonoaren bitartez edo posta elektronikoz (enpresa@lanbide-ekimenak.com) eman dezakete izena.