Hilaren 15era arte, Bakioko udaletxeko erakustaretoan ikusi daitezke pintura ikastaroan parte hartu duten ikasle guztien obrak. Kultur etxean eskainitako kurtso honetan 24 margolan egin dira guztira, eta horiek ikusgai dira orain udaletxean. Erakusketa hau astegunetan egongo da zabalik jendaurreari, goizeko ordutegian (9:00etatik 14:00etara).