Síguenos en redes sociales:

Iratxe Ibarra eta Angel Mari Peñagarikano ostiralean Arrietan

Iratxe Ibarra eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariak gonbidatu dituzte arrietarrek bere urteroko bertso afari herrikoira. Herriko tabernak jasoko du Arrietako udalak antolatutako jaialdia, hurrengo ostiralean gaueko bederatzietan hasita. Tiketak Arrietako udalean eta herriko tabernan daude jada salgai, 25 eurotan pertsonako. Afarian, porrusalda, saiheskia, lebatza, eta arroz-esnea dastatuko dira, beste batzuen artean. Bertsoak ere ez dira faltako, albizturtarraren eta markiñarraren ahotik.