Síguenos en redes sociales:

Denbbora Sareak XII. Jardunaldia ospatu du

'Denbora osasuna da. Denbora antolatzea pertsonak zaintzea denean' jardunaldiak Bilbon bildu ditu gaur goizean 100 profesional eta enpresa eta erakunde ordezkari

Denbbora Sareak XII. Jardunaldia ospatu duB. U.

Ostiral honetan goizean, ekainaren 12an, 'Denbora osasuna da. Denbora antolatzea pertsonak zaintzea denean' izeneko Denbbora Sarearen XII. Jardunaldia ospatu da. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ekimen honetan hainbat gai jorratu eta hausnartu dira, hala nola langileen osasunean denboraren antolaketak duen eragina, enpresek eta erakundeek denbora-pobreziari aurre egiteko duten eginkizuna, edota lan-denboraren kudeaketan berrikuntzaren bidez ongizatea eta antolaketa-kultura sustatzeko moduak.

Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasun eta Jaietako zinegotziak eta Trinidad L. Vicente Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Saileko Berdintasun zuzendariak jardunaldiari hasiera eman diote. Saioa Rosa Fernández-Villa Gutiérrez Metro Bilbaoko Giza Kapitaleko zuzendariak dinamizatu du.

Goizak aurrera jarraitu du hainbat mahai-ingururekin, eta parte hartu dute Georgina MongeLópezek (Bartzelonako Udala), Ana Guridi Garcíak (Mutualia) eta Iñigo Parga Orrantiak (Bizitegi); Mutualia eta Bizitegi Denbbora sareko kide dira aspalditik.

Jardunaldia

Jardunaldian azaleratu da denboraren pobrezia pertsona batek egunean bi ordu baino gutxiago duenean denbora pertsonalerako—atsedenerako, aisialdirako, autozaintzarako edo parte-hartze sozialerako. Fenomeno hau batez ere emakume migratu, sektore prekarioetan lanean diharduten eta zaintza-erantzukizun handiagoak dituzten pertsonengan eragiten du, genero eta gizarte ezberdintasunak agerian utziz. Denboraren pobreziak osasun fisiko eta mentalari, ongizate orokorrari eta produktibitateari eragiten dio, eta erakundeek zaintza arduratsuaren kultura, ordutegi malguak eta denbora banaketa bidezkoak sustatzeko politika eta praktikak garatzea beharrezkoa dela azpimarratzen du.

Denbbora Sarearen XII. Jardunaldia.

Jardunaldiak kontziliazio edo arrisku-prebentzioaren ikuspegia zabaltzen du, eta denborak pluralak direla onartzen du: lan-denborak, atseden-denborak, zaintza-denborak, parte-hartze sozialerako denborak eta bizitza pertsonalerako denborak.

Partekatutako jardunbide egokiek erakusten dute denborak modu egokian kudeatzeak ingurune osasuntsuagoak sortzen dituela, lan-giroa hobetzen duela eta taldeen konpromisoa indartzen duela.

DenBBora Sarea, gaur egun 60 enpresa eta erakundek osatua eta guztira 33.900 pertsona ordezkatzen dituena (60% emakumeak eta 40% gizonak), erreferentziazko espazioa da esperientziak partekatzeko, jardunbide egokiak sustatzeko eta erakunde gertuago, berritzaile eta lehiakorragoak eraikitzeko.