Síguenos en redes sociales:

Ekainaren 12tik 15era ospatuko da 3x3 Bilbao Jokoan saskibaloi-txapelketa

Bilbao Basketek antolaturik, torneoaren bigarren edizioa Areatzatik Etxebarria parkera aldatuko da

Ekainaren 12tik 15era ospatuko da 3x3 Bilbao Jokoan saskibaloi-txapelketaB. U.

Aurreko edizioak izandako harrera bikaina kontuan izanda, Bilboko Udalak martxan jarriko du aurten ere bai 3x3 Bilbao Jokoan saskibaloi-txapelketa. Astearte honetan goizean, apirilaren 14an, Itxaso Erroteta Gazteriako eta Kiroleko zinegotziak parte hartu du aurkezpenean.

Ekitaldia Bilbao Basketek antolatu du, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBK Fundazioaren laguntzarekin, eta Isabel Iturbe Bilbao Basketeko presidenteak, Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kiroleko foru Diputatuak eta Koldo Bilbao BBK Fundazioko Kultura koordinatzaileak ere hartu dute parte.

Nobedadeak

Aurtengo edizioko nobedade nagusietako bat torneoa Areatzatik Etxebarria parkera eramatea da, ekainaren 12tik 15era bitartean. Aldaketa hori lehenengo edizioaren arrakastaren ondorio da —lehenengo edizioan, 800 kirolarik hartu zuten parte, 180 taldetan banaturik. Baina torneoa hazi beharraren ondorio ere bada aldaketa hori, beharrezkoa baita parte-hartzaileen kopurua eta lehia-maila haztea. Ildo horretan, torneoak FIBAren QUEST kategoria lortuko du edizio honetan, eta Estatuan egiten diren maila horretako bi txapelketetako bat izango da. Horri esker, 3x3 saskibaloiko talderik onenetako batzuk ekarriko dira, eta, horrela, ekitaldiak hirian duen kirol- eta gizarte-inpaktua handituko da.

3x3 Bilbao Jokoan saskibaloi-txapelketaren bigarren edizioaren aurkezpena.

Kirol-inklusibioaren alde

Era berean, torneoak kirol-inklusiboarekin eta aukera-berdintasunarekin duen konpromisoa indartuko du. Horretarako, emakumezkoen torneoak programatuko dira, FIBAk txapelketa ofizial gisa aitortuak, baita gurpil-aulkiko saskibaloi-torneoak ere (GAS).