Hiriko ehun urteko saltokien argazki-erakusketa berri bat antolatu du Bilbok
Apirilaren 10etik 15era bitartean, Metro Bilbaoko Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian ikusi ahal izango da
Aurreko urtean izandako harrera bikaina kontuan izanda, Bilboko UdalakEhun Urteko Komertzioen Eguna ospatuko du aurten ere bai. Hala, apirilaren 10etik 15era bitartean, Metro Bilbaoko Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian hiriko ehun urteko saltokien argazki-erakusketa ikusi ahal izango da.
Iaz Uribitarte pasealekuan, Ertzilla kalean eta Erriberako Merkatuaren inguruetan lortutako arrakastaren ondoren, Metro Bilbaoko argazki-erakusketaren helburua da, berriz ere, ehun urtetik gorako saltokiek Bilboko herritarren eta hiria bisitatzen duten pertsonen aurrean duten ikusgarritasuna areagotzea, eta Bilboko bizitza ekonomiko, kultural eta sozialari egindako ekarpena balioestea eta eskertzea.
Erakusketa
Erakusketa 16 panelek osatzen dute. Horietan, Bilboko ehun urteko establezimenduen 45 irudi daude bilduta, eta negozio horien alderik gizatiarrena, nortasuna eta izaera historikoa erakusten dute. Sarrerako elementu gisa, Metro Bilbaoko erakusketak panel deskribatzaile bat ere badu, ekimena testuinguruan kokatzeko eta herritarrei informazioa emateko. Era berean, QR kode bat ere badu, ehun urtetik gorako Bilboko saltoki guztien kokapen-mapa eskuratzeko.
Bilboko Ehun Urteko Komertzioen Eguna apirilaren 10ean ospatzen da, urteko 100. eguna delako, eta 2024an egin zen lehen aldiz, establezimenduek berek proposatutako ekimen gisa. Helburua da Bilboko Udalak Ehun: Betiko dendak betirako – Comercios de toda la vida y para toda la vida ehun urteko komertzioen komunitatearen inguruan bultzatutako proiektua indartzea; komunitate horrek etengabeko jardueran 90 urte baino gehiago daramatzaten negozioak biltzen ditu, kokapena aldatu, belaunaldiz belaunaldi kudeaketa transmititu edo lan egiteko moduak eguneratu badituzte ere, betiere produktu edo zerbitzu mota bera mantenduz. Gaur egun, 56 saltokik dute izendapen hori.
Lehen egun hauetan, Bilbao basque Fest 2026 jaialdiarekin —apirilaren 1etik 4ra— bat egiten du erakusketak. Jaialdi horrek Aste Santuan zehar euskal kulturaren aberastasunaz gozatzeko aukera ematen du, eta hainbat bisitari erakarriko ditu hirira. Hala, argazki-erakusketa honen ikusgarritasuna indartu egingo da.
Temas
Más en Bilbao
-
Bizkaia alcanza los 32 grados en una jornada muy calurosa
-
El aeropuerto de Bilbao pone el broche de oro a una Semana Santa frenética con 175 operaciones en su jornada final
-
Bilbao se consolida en el 'Top 5' de las ciudades más en forma del Estado
-
Luz verde a la rehabilitación de la fábrica Coromina de Bilbao