Martxan da Expodistritoren edizio berria
Programa Hiribilduaren adierazpen artistikoak deszentralizatu eta artista hasiberri eta ospetsuen lana jendaurrean aurkeztu nahi duen Udal ekimen bat da
Bilboko Udalak martxan jarri du Expodistrito izeneko aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloaren edizio berri bat. Apirilaren 7tik ekainaren 30era bitartean, Bilboko auzoetako Udaltegiek ziklo honetako argazki, pintura, jantzien diseinu, ilustrazio grafiko eta publizitario eta interiorismo erakusketak jasoko dituzte.
Erakusketa hauetan parte hartuko duten artistak honako hauek dira: Svitlana Khlystun (pintura); Kepa Ortiz (argazkigintza); Nerea Torrijos (jantzien diseinua); Argi Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntza Zentroa, Arroka Herri Tailerra Kultur Elkartea eta Euskal Herriko Argazkilaritza Elkarteen Federazioak antolatutako Argizaoiola argazki trofeoaren atzera begirakoa.
Atal berri honetan, San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegietan Expodistrito elkartearen proposamen artistikoez gozatu ahal izango dira.
Erakusketa guztiak doakoak izango dira eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira, Nerea Torrijosen jantzi-lanaren erakusketak izan ezik. Azken horrek ordutegi mugatua izango du 16:30etik 20:30era. Egitarau osoa webgunean kontsulta daiteke.
Programari buruz
Expodistrito programa Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimen bat da; hiriko adierazpen artistikoak deszentralizatu eta artista berrien lana jendaurrean aurkeztu nahi due, baita dagoeneko ospetsuak diren beste batzuen erakusleiho izan ere. Artearen eta sormenaren sektoreari laguntzeko ekimen hau Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoak jasotzen duen hiribilduko sorkuntza eta berrikuntza bultzatzeko estrategiaren zutabeetako bat da.
Ohi bezala, erakusketak txandakatuz joango dira, eta horietako bakoitzaren data zehatzak kontsultatu ahal izango dira Udaltegietan bertan, Barrutietako kultur programazioa jasotzen duen webgunean eta 010 telefonoan.
Temas
Más en Bilbao
-
Un rodaje eliminará aparcamiento en una calle de Bilbao
-
Más de 41.000 asistentes en El Arenal y 18.000 en conciertos avalan el Bilbao basque FEST
-
En imágenes: Bilbao Basque FEST confirma el atractivo de su propuesta cultural
-
La Itzulia "blinda" Bilbao y provoca cortes de tráfico este jueves por la tarde