Datorren asteartean, martxoaren 10ean, irekiko da 'Artistak Egoitzan' programaren hamazortzigarren edizioan parte hartzeko epea irekiko da. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 13ra arte izango dute epea. Ohi bezala, Bilboko Udalak antolatzen du ekimen hau, BilbaoEszena Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez.
BilbaoEszenak gehienez lau proiektu artistiko aukeratuko ditu, eta horien helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango dira. Deialdia Euskadiko artista eta konpainientzat bakarrik dago irekita.
Parte-hartzaileek bi laguntza-mota izango dituzte aukeran: alde batetik, hasierako faseko proiektuetarako laguntzak, 2.000 eurokoak, eta, bestetik, garapen-fasean dauden proiektuetarako laguntzak, 4.000 eurokoak.
Egoitzen iraupena gehienez 25 egunekoa izango da, aurkeztutako eta hautatutako proiektu artistikoaren arabera, eta hiriko espazio eszenikoetan egingo dira, ahal dela uztailean, abuztuan, irailean eta urrian.
Gainera, hautatutako pertsonek edo konpainiek beren sortze-prozesuak publiko orokorraren edo sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera izango dute, bai BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren hurrengo edizioan, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Arloko beste programa batzuen barruan. Pertsona edo konpainia interesatu guztiek jaialdiaren edota Bilboko Udalaren webguneetan agertzen diren argibideak jarraituko dituzte. Ziurtagiri digitala eguneratuta izan beharko da.
Artistak Egoitzan
''Artistak Egoitzan' programaren helburu nagusia da sorkuntza eszenikoari laguntzea, sorkuntza bultzatzeko Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoan jasota dagoen ildo estrategikoari erantzuten baitio. Baliabideak eskaintzen ditu (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak eta laguntzakoak, etab.) eremu eszenikoetan sorkuntza- edo ikerketa-prozesu bat garatu nahi duten erakunde artistiko edo banako artistentzat, bereziki eszena berriekin lotuagoak daudenak, interes espezifikoa eta diziplina anitzekoa dutenentzat, antzerkia eta/edo dantza ardatz nagusitzat hartuta, kaleko antzerkia edo zirkua bezalako diziplina tradizionalekin lotura duten proiektuak alde batera utzi gabe.
2025ean, garapen-fasean zeuden hiru proiektu hautatu ziren: 'Encounters', Tripak Kolektiboarena eta Arte Bizien-Performancearen arloan kokatua; 'Free tour-X', Nuria Hernandorena, hiri ezberdinetako turistifikazioaren arazoa salatzen duen antzerki-proiektu erlazionala; eta 'Munstro erritualak', Ibon Salvador Bikandirena, BAD-Bilbao Antzerki Dantza Jaialdiaren iazko edizioan estreinatu zen dramaturgia, kontzertuaren eta dantzaren esparruak inguratzen dituena.