Gabriel Arestik euskal idazleengan duen eragina aztertzeko jardunaldia jaso du Bilbok
Euskarako Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako zinegotzi Eider Inunciagak hartu du parte
Ostiral honetan goizean, azaroaren 14an, Gabriel Arestik Euskadiko idazleengan duen eragina aztertzeko 'Gabrielen ispiluetan barrena' izeneko jardunaldia ospatu da Bilbon. Bertan, Euskarako Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako zinegotzi Eider Inunciagak hartu du parte.
Gaurko egun osoan Bilboko Udalaren laguntzarekin Euskaltzaindian egingo den mintegia galdera honetatik abiatzen da: "Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?" Hauek dira parte hartzen duten idazleak: Edorta Jimenez, Tere Irastortza, Harkaitz Cano, Iñigo Astiz, Leire Vargas, Mikel Martinez antzerkigilea eta Eñaut Elorrieta musikaria.
Aurten, 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zenetik. Urteurrena dela-eta, Euskaltzaindiak ekitaldi-programa zabala antolatu du XX. mendeko euskal idazle berritzaileenetako bat izan zena omentzeko eta haren lana goraipatzeko. Euskaltzaindiak Bilboko Udalarekin, EHUrekin, Gabriel Aresti Kultur Elkartearekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera prestatu du programa hau. Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, EITBren eta BBK Fundazioaren babesa dauka.
Arratsaldean (19:00etan), berriro irekiko dira Euskaltzaindiaren egoitzako ateak, publikoari antzezlan bat eta kontzertu bat eskaintzeko. Lehenik eta behin, Mikel Martinezek "Olerkari" bakarrizketa interpretatuko du eta, ondoren, Eñaut Elorrietak "Arestiri kantatuz" kontzertua eskainiko du.
Gainera, Euskaltzaindiak bilduma berri bat aurkeztuko du: "Galda". Bildumaren helburua da Euskaltzaindiak antolatzen dituen literatura-jardueren testigantza idatzia jasotzea, dibulgaziorako. Beraz, argitalpenaren lehenengo zenbakiak gaurko (azaroak 14) jardunaldiko hitzaldiak jasoko ditu, eta datozen zaleen artean banatuko da.
Temas
Más en Bilbao
-
La plantilla de Metro Bilbao clama “basta” ante el repunte de agresiones y exige medidas urgentes
-
Bilbao apuesta por la movilidad sostenible: el 16% de la ciudadanía utiliza la bicicleta
-
“Desde que estamos por nuestra cuenta hemos triplicado las clases”
-
“No encontraba un espacio donde practicar indoor cycling”