Marisa Gonzálezek 2023an Velázquez Saria lortzeko egindako 'Un modo de hacer generativo' lana Azkuna Zentroan ikusi ahal izango da.

Azkuna Zentroko Marisa Gonzálezen bakarkako erakusketa hau euskal instituzio batean egiten den artistaren lehen erakusketa antologiko handia da. Proiektu honek jaio zen hirira ekarri du berriz artista, baina Gonzálezek sekula ez dio utzi bere obren bidez hiriarekin harremanetan egoteari.

Gaur goizean egin den erakusketaren aurkezpenean, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotzi Gonzalo Olabarriak, Azkuna Zentroko zuzendari nagusi Txomin Olabarrik, Marisa González artistak eta erakusketaren komisario Violeta Janeiro Alfagemek hartu dute parte. Era berean, Manuel Segade izan da bertan, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaorekin lankidetzan, erakusketa antolatzen duen Reina Sofía Arte Zentro Museo Nazionaleko zuzendaria.

Marisa González (Bilbo, 1943) aitzindaria da Espainian arte-sorkuntza eta irudiak komunikatzeko eta erreproduzitzeko teknologiak uztartzen. Hirurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik, bere lana ohiko baliabide artistikoetatik aldentzen da, eta makinak — koloretako fotokopiagailuak, termofaxak eta bere garaian puntako teknologia izan diren beste tresna batzuk — erabiltzen ditu kopiatzailea edo erreplikatiboa izan beharrean sortzailea den artea asmatzeko. Makinarekin izandako eragin-truketik sortzen diren elementu berriak eta originalak sartzen ditu, ez makinaren funtzionamendu soiletik sortutakoak. Marisa Gonzálezek metodo propio bat sortu du, hizkuntza bat, non berehalakotasunak, zoriak, probak eta erroreak hartzen duten protagonismoa.

Violeta Janeiro Alfageme arte historialari eta ikertzaileak komisariatutako antologiko honek artistaren bost hamarkadako ekoizpena biltzen du eta bere serie eta proiektu handien zati handi bat erakusten du. Bere ibilbidean, arlo jakin batzuk interesatu zaizkio, besteak beste, gai feministak, mugimendu sozialak, arkitektura industriala, hondakina eta kondarra. Oso goiz jarri zen harremanean feminismoekin, eta, ondorioz, toki nabarmena hartu du arte instituzionalaren genealogia feministei buruzko ikerketa berrietan.

Erakusketak bere serierik esanguratsuenetako batzuk biltzen ditu, hala nola “Violencia mujer, La descarga” (1975-77) lana barne hartzen duena, eta “Presencias” (1981) seriea, zeinarekin modu erradikalean egiten duen objektuak birziklatzearen eta birsignifikatzen alde. Era berean, Lumena sistema grafiko informatikoaren bidez egin zituen erretratuak eta 1993an Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan sortu zuen “Estación Fax/Fax Station” instalazioa dago ikusgai. Horren bidez, artistak dinamika komunitarioagoa sustatzen zuen artisten artean, ez hain lehiakorra eta horizontalagoa.

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok Reina Sofía Arte Zentro Museo Nazionalaren proiektu honen ekoizpenean parte hartu du, eta bertan egon zen ikusgai maiatzetik irailera bitartean.

Bere ibilbidearen bigarren geruza honetan, erakusketa handitu egiten da, eta agerian jartzen du, artista Madril eta Estatu Batuen artean mugitu arren, bere obrak etengabe izan duela harremana euskal lurraldearekin. Urte horietan, bertako istorioak berridatzi zituen, Bilbon eta Bizkaian, lanari, generoari, teknikari eta memoriari buruzko eztabaida globalen barruan.

Horrela, ohiko obrez gain, La Fábrica – Harino Panadera 1999-2000 proiektua modu zabalean erakusten da, XX. mendeko arkitektura industrialaren gainbeherari eta suntsipenari buruzko lan bat, mende batez Bilboko biztanleei eguneroko ogia banatu zien Harino Panaderaren enpresan mamituta.

Espainiako teknologiarik garrantzitsuena eta sofistikatuena izan zuen fabrika izan zen bere generoan. 1970eko hamarkadaren erdialdera arte monopolioa izan zuen, ia 1.000 langile izatera iritsita, baina ezin izan zituen gainditu ondoz ondo izan zituen krisi ekonomikoak eta berregituraketak. Eraikinaren monumentaltasunaren ondorioz, ezinezkoa izan zen fabrika merkatuaren prozesu, eskakizun eta eskaeretara egokitzea, ezartzen zituzten kontzeptuak eta dibertsitatea eta fabrikazio- eta mekanizazio-prozesu historikoenak guztiz kontrajarrita baitzeuden. Monumentaltasun hori izan zen bere hil-jantzia. Erakusketan, Bilboko fabrika enblematiko honen suntsipena erregistratzeko prozesuan artistak sortutako argazkien eta ikus-entzunezko materialaren aukera zabala erakusten da.

HASIERAKO HITZALDIA ETA KATALOGOA

Erakusketa gaur arratsaldean inauguratuko da, Marisa González eta Violeta Janeiro Alfageme komisarioaren hizketaldiarekin, 18:00etan, Auditorioan. Bertan, Gonzálezen obra hainbat ikuspegitatik aztertuko dute, eta arreta jarriko dute garai hartako testuinguru historiko eta artistikoan, eta, orobat, artistaren esperientzia pertsonalean eta sorkuntza prozesuetan. Erakusketak katalogo bat du gaztelaniaz eta euskaraz, eta erakusketaren irudiak eta Violeta Janeiro Alfageme komisarioaren, Miguel Álvarez Fernández, Rocío de la Villa, Claudia Giannetti eta Julia Ramírez-Blancoren testuak biltzen ditu.