GJHak praktikatzea erraza da. Hain zuzen ere, GJHak praktikatzea gogoraraztea da Guztion Erronkak-Retos Comunes udal-kanpainaren helburua. Kanpaina horren bidez, Bilboko Udalak Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) praktikatzera animatu nahi ditu herritarrak, eguneroko ekintza txikiak (tokiko ekintzak) lorpen eta onura handiak (aldaketa globala) bilaka daitezen
Nazio Batuetako 2030 Agendaren GJHak bilbotarrengana hurbiltzeko sentsibilizazio-ekimen berri honen helburua zera da: “urrutiko agenda bat ez direla erakustea, baizik eta partekatutako erronka bat, zeinaren bidez pertsona bakoitzak, eguneroko ekintzekin, Bilbo jasangarriago, inclusiboago eta bidezkoago bat lortzen lagun baitezake”. Hala azaldu du Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaien Arloko zinegotzi Eider Inunciagak.
KANPAINA
Kanpaina zuzenekoa, erakargarria eta deitzailea da, eta benetako eragina sortu nahi du Bilboko gizartean, mezu argi, dinamiko eta parte-hartzaileen bidez. “Guztion Erronkak-Retos Comunes” leloaren bidez, herritarrei ezagutarazi nahi zaie zer-nolako zeregina bete dezaketen GJHak betetzeko. Hortaz, kanpaina hau hainbat kanaletan zabalduko da – sare sozialak, komunikabideak, hiri-kartelak, tailerrak, erakusketak eta jarduera publikoak –, eta datozen hilabeteetan garatuko da. Bilbok, Nazio Batuen 2030 Tokiko Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza den aldetik, hiri-jasangarritasunean eta hirien arteko lankidetzan duen nazioarteko lidergoa indartzen du ekimen honen bidez.
Kanpaina 2023-2027 Agintaldiko Planaren barruan sartzen da. Plan horrek 2030 Agendaren printzipioak udal-politika guztietan sartzen ditu
Eider Inunciaga zinegotziak nabarmendu duen modura: “Kanpaina honen bitartez, beste urrats bat egin dugu Bilbok 2030 Agendarekin duen konpromisoaren bidean. Garapen Jasangarrirako Helburuak gure herritarren eguneroko bizitzaren parte izatea nahi dugu, ekintza kolektibotik bakarrik eraiki ahal izango baitugu hiri bidezkoago, inklusiboago eta jasangarriago bat. Bilbo martxan dago dagoeneko, eta orain bizilagun guztiak gonbidatzen ditugu erronka komun honekin bat egitera”.
Kanpaina 2023-2027 Agintaldiko Planaren barruan sartzen da. Plan horrek 2030 Agendaren printzipioak udal-politika guztietan sartzen ditu, eta arreta berezia jartzen du desberdintasunen aurkako borrokan, energia-trantsizioan, gizarte-kohesioan eta nazioarteko lankidetzan. Garapen Jasangarrirako 17+1 Helburuek 2015ean Nazio Batuek mundu mailarako onartutako ibilbide-orria ezartzen dute helburu hauekin: pobrezia desagerraraztea, desberdintasunak murriztea, planeta babestea eta gizarte bidezkoagoak bermatzea. Bilbok bat egin du konpromiso horrekin, eragin globala izango duen tokiko ekintza baten bidez.