Zerbitzu gizatiarragoa, digitalagoa eta iraunkorragoa, kudeaketa eraginkorrago, gardenago eta herritarren egungo beharretara egokitutakoa... Horiek izango dira Bilboko udal hilerriaren etorkizuneko erronkak, eta horietara egokitzeko espazioaren araudi berri baten prozesua hasi du Bilbao Zerbitzuak erakundeak.

"Erregelamendu honen azken helburua, 2012an indarrean zegoena ordezkatzera datorrena, hildakoei eta haien senideei arreta erraztea eta hobetzea da, baina baita haien erabilerak berritzea ere, heriotzari buruzko tratamenduaren pentsamoldea aldatzen lagunduz. Araudi berri hau funtsezko urratsa da Bilbo bezalako hiri baten itxaropenen mailan egon behar duen funtsezko zerbitzu bat modernizatzeko. Adierazpen honek zerbitzu publiko baten ikuspegia indartzen du, modu gizatiarragoan, efizienteagoan eta herritarren egungo beharrizanetara egokituagoan erantzuteko eboluzionatzen duena, udal kudeaketan mugarri bat ezarriz", azaldu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi Álvaro Pérezek.

Araudi berriak errealitate eta behar berri batzuei erantzungo die, hala nola, errausketen gorakadarilagun egiteko animaliei buruzko hileta-zerbitzuak eskaintzeko aukerari; kolektibo erlijiosoak ehorzteko guneak erreserbatzeari; heriotza perinatalaren tratamendu sentikorrariedo familiei laguntza eta arreta integrala emateari, erakunde espezializatuekin lankidetzan aritzeko sare baten bidez.

"Araudi berri baten beharra zen nagusi. Aurrekoa zaharkituta geratu zen aurrerapen teknologikoen eta gizarte-sentsibilitate berrien aurrean, eta mugak zituen zerbitzuen kudeaketan eta eskaintzan. Lege-esparru berri honek modernizazio- eta eraginkortasun-eskaera bati erantzuten dio, Bilboko hilerriak espazio duinak, funtzionalak eta herritarren uste eta nahiak errespetatzen dituztenak izango direla bermatuz" gaineratu du Osasun eta Kontsumo zinegotzi bilbotarrak.

"Ez da eguneraketa txiki bat, hirirako ekimen estrategiko nagusi bat baizik. Bilboko Udalaren Hilerrien Araudi berriak arautegi hutsetik haratago doan eguneraketa integrala adierazten du. Kalitate handiagoko zerbitzu publikoa eskaintzeko lanean ari gara, digitalizazioa, jasangarritasuna, ondarearen errespetua eta irisgarritasun handiena barne hartzen dituena. Hobekuntza horiekin, Bilbok bere hilerriak modernizatzeaz gain, bere herritarren ongizatearekiko konpromisoa sendotzen du, duinak, eraginkorrak eta sakonki gizatiarrak diren memoria eta oroimenerako espazioak eskainiz ", adierazi du Álvaro Pérezek.

Gaur, abuztuak 1, argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean araudi berri honen hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia, herritarrek aztertu eta egoki iritzitako alegazio, erreklamazio edo iradokizunak egin ditzaten 2025eko abuztuaren 4tik irailaren 16ra bitartean, biak barne.

Ondarea, kultura eta historia

Funtsezko zerbitzu hori bermatzeaz gain, dokumentu berri honek bere barnean dagoen hilobiaren ondare historiko eta artistiko handiari balioa eman nahi dio. "Gure hilerria Bilbon bizi izan zen jendearen oroitzapenez betetako lekua dela aldarrikatu nahi dugu, eta, aldi berean, Bilboko bizitzeko leku garrantzitsua ere badela, eta Bilboko kultur eskaintzaren parte ere izan behar duela", azpimarratu du Perezek. Izan ere, azken hiru urteetan kultura- eta hezkuntza-ekimenak garatu dira, hala nola bisita gidatuak, errezitaldiak eta ondare-elementuen zaharberritzea, hilerriak hiri-bizitzan duen presentzia normalizatzea eta heriotzari lotutako tabu sozialak haustea helburu dutenak.