Astearte honetan goizean, uztailaren 8an, Berdintasun eta Jaietako zinegotzi Itziar Urtasunek ehun jarduera baino gehiagoz osatutako Aste Nagusiko programazioa aurkeztu egin du. Aurtengo edizioan euskal kultura, ohiturak eta nortasuna zabalduko ditu Udalak, kulturaren eta herri kirolen hiriburu bihurtuz jaietako bederatzi egunetan.
Berarekin batera izan dira Catalina Melendez, Idoia Lekerikabeaskoa eta Jasone Akizu txistulariak, azken hori, 2024ko Bilboko inauterietako Zarambolas izan dena. Prentsaurrekoa Mariaren Bihotza Plazako Aztarnategian izan da; bertan, irailaren 14ra arte, hain zuzen ere, "Bilboko erraldoiak" erakusketa egongo da zabalik, irudimen herrikoiaren funtsezko figurak biltzen dituena. Berrogei urte baino gehiago daramatzate Uriko kaleak betetzen.
Txistuaren musikaz eta erraldoiez inguratuta, Urtasunek adierazi duenez, "Bilbon, euskal kultura ospatu, abestu, dantzatu, entzun eta gozatu egiten da. Txikiek, gazteek eta helduek egiten dute. Agertoki eta formatu desberdinetan egiten dugu. Horixe bera erakutsi nahi diegu Aste Nagusian bisitatzen gaituzten pertsona guztiei, gero eta internazionalagoa baitira gure jaiak; eta gainera, herritarrek euskal tradizioaz eta nortasunaz gozatzen jarrai dezaten lagundu ere nahi dugu. Elkar ezagutu eta ezagut gaitzatela, esatea gustatzen zaigun bezala ".
Abuztuaren 16tik (larunbata) 24ra (igandea), Bilboko kaleetan, Alde Zaharra ardatz hartuta, era guztietako erakustaldiak, alardeak, kalejirak eta hamaika festa egongo dira. Horiei esker, euskal tradizioak, ohiturak eta kultura, berriro ere, protagonistak izango dira Aste Nagusian zehar, herritarren eta Bizkaiko hiriburura hurbiltzen direnen gozamenerako.
Eguneko egitarauan dantzak, Herri Kirolak, Erraldoiak eta Buruhandiak, bilbainadak, bertsolariak, traineruak eta pilota izango dira, besteak beste.
Txistulariak eta gaitariak lehen ordutik
Zazpi Kaleak zeharkatuko dituzten txistulari eta gaiteroekin hasiko dira ospakizunak goizero, 10:00etatik aurrera.
11:00etatik aurrera, Erraldoi eta Buruhandien kalejirak hartuko du lekukoa; Pasio-irudien Museotik abiatuta, egunero ibilbide desberdina egingo dute. Bi orduko ibilbideak zuzenean jarraitu ahal izango dira Aste Nagusia 2025 aplikazio ofizialean.
Pertsonaia hauek euren egun handia ere izango dute abuztuaren 24an, igandea, Euskadiko hainbat herritatik etorritako Erraldoien XXXIV. bilkuran. Musikaren doinuan, Plaza Biribiletik abiatuko dira, 10:30ean, eta 13:00ak aldera iritsiko dira Areatzara.
Gainera, irailaren 14ra arte “Bilboko Erraldoien” erakusketa egongo da zabalik, Mariaren Bihotza Plazako Aztarnategian, 10:00etatik 15:00etara, asteartetik igandera.
Bertsoak, fanfarriak eta bilbainadak
Eguerdian, Zazpikaleetako kaleak girotzen jarraituko du musikak, Bilbotarrak taldearen bilbainadei esker; jai giroa alaituko dute tabernaz taberna, abesti herrikoi ezagunekin.
Gainera, Santiago Plazan, lehen mailako bertsolariak bilduko dira egunero, 13:00etan, abuztuaren 21ean (asteazkena) izan ezik. Egun horretan, 14:00etan izango da, bertso-bazkaria dela eta.
- Igandea, abuztuaren 17a: Amets Arzallus, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes.
- Astelehena, abuztuaren 18a: Ez da kasualitatea. Oihana Bartra, Maider Arregi, Oihana Iguaran + 2 musikari.
- Asteartea, abuztuaren 19a: Miren Amuriza, Sustrai Colina, Alaia Martin, Xabat Galletebeitia.
- Asteazkena, abuztuaren 20a: Bertso-bazkaria. Nerea Elustondo, Gorka Pagonabarraga.
- Osteguna, abuztuaren 21a: Andoni Egaña, Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal, Julio Soto.
- Ostirala, abuztuaren 22a: LIBREAN. Maialen Lujanbio, Igor Elortza.
- Larunbata, abuztuaren 23a: Aitor Mendiluze, Miren Artetxe, Haira Aizpurua, Eneko Lazkoz.
- Igandea, abuztuaren 24a: Beñat Gaztelumendi, Aner Peritz, Unai Iturriaga, Ane Labaka.
Fanfarrei dagokienez, beste erritmo bat jarriko dute. Abuztuaren 16an (larunbata), Areatza inguruan ibiliko da Sama Siku, 18:00etatik 18:45era eta txupinaren ondoren, 19:15etik 21:15era, txosnei irekiera emanez. Abuztuaren 22an (ostirala) eta 23an (larunbata), Ardoa Barrura eta Adiskideak taldeen txanda izango da, hurrenez hurren, bi txandatan: 13:00etatik 14:30era, Ledesma eta Diputazio kaleetan, eta 19:30etik 21:00etara, Alde Zaharrean.
- Larunbata, abuztuaren 16a: Sama Siku.
- Ostirala, abuztuaren 23a: Ardoa Barrura.
- Larunbata, abuztuaren 23a: Adiskideak.
Gainera, musika egunero egongo da presente Areatzako Kioskoan, 12:00etatik aurrera, Udal Musika Bandarekin; eta abuztuaren 17tik (igandea) 24ra (igandea) bitartean, 12:00etatik aurrera, Casilda Iturrizar parkeko Pergola agertokian, protagonistak izango dira bilbainadak eta habanera doinuak, pasodobleak, hainbat eskualde eta nazioalitateko folklorea eta euskal musika.
- Igandea, abuztuaren 17a: 5 Bilbainos.
- Astelehena, abuztuaren 18a: Bilbao Mapa Mundi.
- Asteartea, abuztuaren 19a: Gau Pasa.
- Asteazkena, abuztuaren 20a: Los Chimberos.
- Osteguna, abuztuaren 21a: 5 Bilbainos.
- Ostirala, abuztuaren 22a: Gau Pasa.
- Larunbata, abuztuaren 23a: Los Chimberos.
- Igandea, abuztuaren 24a: Bilbao Mapa Mundi.
Herri kiroletako hainbat proba
Goizetan Herri Kirolen erakustaldiak ere izango dira protagonista, abuztuaren 21etik, osteguna, 24ra, igandea, 12:00etatik aurrera Arriaga Plazan. Gainera, emakumeak eta gazteak ikusarazteko helburuarekin jarraituko da.
Horrela, abuztuaren 21ean, ostegunean, gazteak izango dira protagonistak honako jarduera hauekin: Pentatloi Lehiaketa (harrijasotze, gizon proba, aizkora, txingak eta korrika), eta harrijasotzaileen eta aizkolarien probak.
Abuztuaren 22an, ostirala, aizkolari, harrijasotze, lasto botatze eta jasotze eta txingaerutearen erakustaldiez gozatu ahal izango da. Abuztuaren 23an, larunbatean, berriz, programaren protagonistak izango dira Bizkaiko Harrizulatzaileen Liga eta aizkolarien erakustaldiak.
Azkenik, herri kirolen erronda honi amaiera emateko, abuztuaren 24an, igandea, Emakumeen Eguna Herri Kiroletan ospatuko da, Eider Durana, Ainize Zumeta, Ane Atxutegi eta Estefania Etxebeste harrijasotzaileen, Nerea Sorondo eta Nerea Arruti aizkolarien, eta Garbiñe Lopez de Uralde eta Sara Asenjo kirolarien eskutik, azken bi horiek, lasto botatze eta jasotzearen erakustaldia egingo dutenak.
Pilota partidak eta estropadak
Pilotaren agertoki nagusia Esperantza Pilotalekua izango da, eta Aste Nagusia Torneoa hartuko du, abuztuaren 16tik 23ra, hainbat modalitatetan: eskuz binakako pilota eta lau eta erdiko esku pilota (finalak hilaren 23an, larunbatean, izango dira) eta emakumezko gomazko paleta (finala hilaren 22an, ostiralean, izango da).
Traineruei dagokienez, bi estropada egongo dira Bilboko Itsasadarrean, abuztuaren 23an (larunbata), Deustu Arraun Taldearekin elkarlanean antolatuta: 15:00etan, Emakumezkoen Traineru Ligako Emakumeen X. Ikurriña Estropada ospatuko da, eta 15:45ean, XLVII. Estropada “Bilbao Hiria”. Biak abiatuko dira IDOMetik (Deustu Arraun Taldea baino 100 metro lehenago) eta helmuga Bilboko Udalaren ondoan izango da; eta Bizkaitik, Gipuzkoatik, Kantabriatik eta Lapurditik etorritako klubek parte hartuko dute.
Euskal dantzak, protagonistak 19:00etan Plaza Berrian
Ohitura den bezala, arratsaldeetan, 19:00etatik aurrera, Euskal Dantzak izango dira protagonista, Plaza Barrian, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren (BDB) eskutik); izan ere, Udalak urteko hitzarmen du haiekin.
Abuztuaren 17tik, igandea, abuztuaren 24ra, igandea, erakustaldiak, erromeriak, Larrain Dantza eta alardeak izango dira ikusgai, publikoaren gozamenerako.
- Igandea, abuztuaren 17a: Zerutxu (Markina).
- Astelehena, abuztuaren 18a: Goialde (Erandio).
- Asteartea, abuztuaren 19a: Gaztedi (Santutxu).
- Asteazkena, abuztuaren 20a: Salbatzaile (Castaños).
- Osteguna, abuztuaren 21a: Alkartasuna (Bermeo).
- Ostirala, abuztuaren 22a: Urdaibai-Irrintzi Alai (Forua-Busturia).
- Larunbata, abuztuaren 23a: Mikel Deuna (Iurreta).
- Igandea, abuztuaren 24a: Beti Jai Alai (Basurto).
Eta, tradizioari eusten, abuztuaren 19an, asteartea, 20:00etan, protagonista izango da Aste Nagusiko egitarauaren zati honetan gehien espero den uneetako bat, “Larrain Dantza” ospetsua, hain zuzen ere. Herrialdeko dantzarik errotuenetako bat da, kalejirak, fandangoa, jotak, baltsak, bolerak, katean edo bikotean. Udaletik dei egiten da ohiko jantziekin parte hartzera hitzordu honetan, "Zatoz zure jantziarekin!" lelopean