Bilboko Udalak kirol-aisialdiko eta aisialdi osasungarriko 2.305 plaza eskaini ditu aurten udalekuetan, 6 eta 13 urte bitarteko umeei bideratutakoak. Plaza guzti horiek bi programetan banatuta daude: alde batetik, Udan primeran kirola eginez, eta bestetik, Campus espezifikoak (gimnasia erritmikoa, artistikoa eta tranpolina, dantza modernoa, rokodromoa eta erraketa). Bada, ostegun honetan goizean, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotzi Itxaso Errotetax San Ignazioko kiroldegira egin du bisita.

1.965 plaza Udan primeran kirola eginez programarako izango dira, San Ignazioko, Deustuko, Errekaldeko eta Txurdinagako udal kiroldegietan egingo dena. Bilbao Kirolak-ek autobus-zerbitzua programatu du adingabekoak Errekaldeko udalekuetara eramateko. Gainera, desgaitasuna duten adingabeentzako 30 plaza daude, San Ignazioko kiroldegian programatutako kirol egokituko udalekuen barruan.

340 plaza bideratu dira Txurdinagako, Errekaldeko eta San Ignazioko kiroldegietan egingo diren 5 kirol-diziplinatako campus espezifikoetara: gimnastika erritmikoa, artistikoa eta tranpolina, dantza modernoa, rokodromoa eta erraketa.

Udal-programazio honek bi helburu ditu. Batetik, familiei udako hilabeteetan kontziliazio-premietan laguntzea eta bestetik, neskato-mutikoei ondo pasatzeko, kirola egiteko, esperientzia berriak izateko eta sozializatzeko aukera ematea.

Gustu guztietarako udalekuak

Era berean, 3 eta 12 urte bitarteko 2.736 adingabe ari dira haurrentzako hezkuntza-aisialdiko udal-programez gozatzen. Bilboko Udalak Goizeko Udalekuak eta Eguneko Udalekuak eskainiko ditu, 2.640 plazarekin, eta STEAM Udalekuak, 96 plazarekin, Esperantza ekipamenduan.

Gainera, aurten bigarren urtez, Tokiko Agenda 20230ren helburuekin bat etorriz, familiei baxera berrerabilgarriaren multzo bat (platera, edalontzia eta mahai-tresnak) emango zaie. Tresna horiek mikrouhin-labean erabiltzeko modukoak dira, jatorri birziklatuko polipropilenoz eginda daude eta ez dute A Bisfenolik (BPA). Umeek egunero eraman beharko dute udalekura zenbait zentrotan, otorduetan erabiltzeko.

Goizeko Udalekuak eta Eguneko Udalekuak irailaren 5era egingo dira, asteko txandetan, betiere ordutegi malguarekin; guztira 2.640 plaza eskainiko dira. Eusko Jaurlaritzaren 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren testuinguruan, Esperantza ekipamenduan STEAM Udalekuak eskaintzen zaizkie 2013 eta 2015 bitartean jaiotako 96 neskato-mutikori, uztailaren 124ra arte.Esperientzia dibertigarri baten bidez, robotikarekin, programazioarekin eta teknologia berriekin esperimentatuko dute.