Ostiral honetan bertan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Areatzako Kioskoak azkenaldiko kontzerturik bereziena jasoko du. Bilboko Udal Musika Bandak 'Duela 130 urte hasi zen dena...' izeneko emanaldia eskainiko du, aurten ospatuko den bere 130 urteurrenari jarraipena emateko. Programa honek gorazarre egingo dio bikaintasun artistikoak eta Bilboko herritarrekiko lotura sakonak markatutako ibilbideari.

Oraingoan, José R. Pascual-Vilaplana, Iñaki Urkizu Kerejeta eta Jesús Mª Bilbao Estefanía izango dira Bandaren zuzendariak, Eltziegoko Gaiteroen parte-hartze bereziarekin. Errepertorioan Dixieland - JamboreeGoierriko FestaVals bariazioekin edo Gernikako Arbola bezalako konposizio enblematikoak izango dira, tradizio eta proiekzio unibertsaleko beste lan batzuen artean, Saint-Saëns edo Wagner kasu. Kontzertu hau uriari eta bere publikoari omenaldia egiteko diseinatutako denboraldi baten barruan kokatzen da.

130. urteurren hau ekitaldi instituzional batekin ospatu zen joan den ekainaren 9anUdaletxeko Arabiar Aretoan. Bertan, Juan Mari Aburto alkateak harrera egin zion Bandari, "taldea hiriaren taupadaren isla" dela azpimarratuz.

Banden erromeria bateratua

Ohikoa den moduan, bi Udal Bandek emanaldi bateratu bat eskainiko dute. Aurten, hitzordu berezi hori ekainaren 23an izango da, 'Erromeria' izenburupean. Iñaki Urkizu eta Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean, bi taldeek euskal musikaz gozatzeko aukera ederra eskainiko diete bilbotarrei erromeria herrikoi batekin, Bilboko Olaeta Ballets dantza elkartearekin lankidetzan.