Bilboko Udalak Trauko kaleko 15 zenbakian dagoen Zurbarango Erretiratu eta Pentsiodunen zentroa egokitu du, elkarteak dituen 280 kideek espazio atsegin batez goza dezaten. Elkarteak berak dinamizatzen du lokala. Bada, ostegun honetan, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok zentroa bisitatu du, Dolores Cornejo elkarteko diruzainarekin, Batzordeko beste ordezkari batzuekin eta Itxaso Erroteta Barrutiko presidentearekin batera.
Juan Mari Aburto alkateak, bisitan, hil berri den Marcelino Rodríguez presidentea oroitu du eta hitz batzuk eskaini dizkio. Gero, zentro hau, auzoaren erdi-erdian dagoena, "zuen eguneroko bizitzako beste toki garrantzitsu bat izan dadila" opatu die bildutakoei. Lagun eta harreman berriak egiteko toki bat, giro hurbil eta atsegin batetik beti. Ziur aski zuen kezka berak eta, zergatik ez, zuen ilusio berak izan ditzaketen pertsonen alboan. Beti izango baitira hobeak, konpartituak baldin badira. Eta, aldi berean, nahi ez dugun bakardadetik urruntzeko balio behar digute eguneroko bizitzan".
Elkarteak beste lokal batzuk erabili zituen Maurice Ravel etorbideko 12ko lonja batean. Espero dugu lokal berrietan jarduerak erosoago egitea, espazio gehiago erabiliz. Zentro honek 300 metro koadro ditu, eta hura egokitzeko 74.000 euro inbertitu dira hiru hilabeteko iraupena izan duten obretan.
Espazio berri honetan egunero egiten diren jardueren artean gimnasia, dantzak, eta oroimena eta estimulazio kognitiboa lantzeko jarduerak daude, aisialdi osasungarriko moduak sustatzera eta nahi ez den bakardadearen prebentziora bideratutako jarduerak.