2025-2026 ikasturtean Bilbao Musika Eskolan ikasi nahi duten ikasle berriek datorren asteartera arte, hau da, maiatzaren 20ra arte, izango dute zabalik matrikula egiteko epea.

Horretarako, online inprimaki bat prestatu da zentruaren webgune ofizialean. Izapidea internet bidez egiteko aukerarik ez duten pertsonek aurrez aurre egin ahal izango dute Galera eraikinean (Sorkunde kalea, 8). Edozein arazo edo zalantza telefonoz ere ebatzi ahal izango da 944164785 telefonora deituta.

Hezkuntza-eskaintzaren barruan Musika eskoletako 2., 3. eta 4. mailak sartzen dira eta araudian aurreikusitako adar guztiak barne hartzen ditu: kantua, musika instrumental sinfonikoa, sustrai tradizionaleko musika eta dantza, instrumentu polifonikoak eta hainbat estilo, hala nola jazza, rocka, popa edo musika elektronikoa. Eskolan ikasten hasteko gutxienez zortzi urte izan behar dira (edo zazpi, ikasturtea hasten den urtean zortzi egiteko).

Eskolak askotariko instrumentu espezialitateak eskaintzen ditu: teklatuak, akordeoia, biolina, biola, biolontxeloa, klarinetea, oboea, tronpeta, txistua edo trikitixa, besteak beste, kantua eta dantza tradizionalaz gain. Bilbao Musikaren filosofia pedagogikoa sormena, sentsibilitate artistikoa, parte-hartze aktiboa eta ikaskuntza partekatua sustatzean oinarritzen da. Eskola espazio ireki bat da, non musika bizi-esperientzia bat bezala bizi den, eraldatzailea eta adin guztietako pertsonentzat eskuragarri dagoena.

Matrikulari, espezialitateei eta ikastaroei buruzko informazio osoa eskuragarri dago Bilbao Musikaren webgune ofizialean.