Síguenos en redes sociales:

'Infinite Summer' filma gaur ikusi ahal izango da Bilbon

Golem Alhondiga zinemetako 1. aretoan proiektatuko da, 20:00etatik aurrera

'Infinite Summer' filma gaur ikusi ahal izango da BilbonB. U.

Astelehen honetan arratsaldean, maiatzaren 5ean, 20:00etatik aurrera, Golem Alhondiga zinemetako 1. aretoan 'Infinite Summer' filma proiektatuko da. Gaur goizean bertan, filmaren zuzendaria den Miguel Llansók filma aurkeztu du prentsaurreko batean. Filma egun hauetan Bilbon ospatzen ari den FANT Fantasiazko Zinemaren Jaialdiko Sail Ofizialean lehiatzen da, eta prentsaurrekoan jaialdiaren zuzendari den Amaia Domingok hartu du parte baita ere.

Miguel Llansó Estonian eta Etiopian bizi den zuzendari, gidoilari eta ekoizle espainiarra da, bere ibilbide zinematografikoa markatu duten herrialdeak. Filosofia eta Zinema ikasketak egin zituen, Espainiak Etiopian duen enbaxadan lan bat onartu aurretik. "Crumbs" (2015) eta "Jesus Shows You the Way to the Highway" (2019) bezalako filmengatik ezaguna, egungo panoramako zinemagile heterodoxoenetako bat da, bere filmek paisaia, kultura eta erreferentzia desberdinak islatzen baitituzte, batzuetan bitxiak diruditen baina beti estimulagarriak diren lanak lortzeko.

Fitxa teknikoa

  • 86 min. Estonia-Espainia
  • Hiru nesken opor-astea Estoniako udan transhumanismoa lantzen duen zientzia-fikziozko thriller batetan bihurtzen da, Mindfulness doktore misteriotsuaren eta mugikorreko aplikazio bitxi baten agerpena direla eta. Aplikazio horrek aldaketak eragiten ditu neska gazteen gorputz-kimikan.
  • Zuzendaria: Miguel Llansó.
  • Gidoia: Miguel Llansó.
  • Ekoizpena: Allison Rose Carter, Tere Hiielaid, Miguel Llansó, Rain Rannu, Jon Read.
  • Musika: Laurie Spiegel.
  • Muntaia: Velasco Broca.
  • Antzezleak: Hannah Gross, Johanna Rosin, Teele Kaljuvee-O 'Brock, Ciaron Davies, Denise Moreno, Steve Vanoni, Katariina Unt.

Sarrerak eta abonua

  • Golem Alhóndiga zinemetako 1. aretoan programatutako emanaldirako sarrerak 5 eurotan eros daitezke.
  • Sarrerak 4 eurotan eros daitezke FAS Zinema Klubeko, Azkuna Zentroko, El Correoko harpidedunaren edo Club Campos Eliseoseko txartelak izanez gero.
  • Abonua erosi duten pertsonak ere sartu ahal izango dira proiekzio honetan, txarteldegian sarrera erretiratuta.