Bilboko Udalak 2025erako Hiribilduaren urteko Kultur Programa aurkeztu du, "Barnean zaituen kultura" lelopean. Agendak mila ekitaldi eta proposamen baino gehiago biltzen ditu, publiko guztientzat pentsatuak, Bilboko auzo ezberdinetan kulturaz eta aisialdiaz ahalik eta gehien gozatzeko, irisgarritasun- eta inklusio-neurriekin pertsona guztientzako.

Programazioaren barruan, Udalak antolatutako hainbat jarduera daude, hala nola jaialdiak -Fant, Musika-Música, Bilboko Kalealdia, Bilbao Poesía, Zinebi, BAD, Gutun Zuria, Gau Zuria-, Bilbao Izan, Inauteriak, Aste Nagusia, Olentzero eta Mari Domingiren Kalejira edo Bilbao Basque Fest, baita beste jarduera batzuk ere: antzerkia, zinema, musika, kontzertuak, literatura, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak, lehiaketak, Arriaga Antzokiaren programazioa, museoena eta Bilbon kultura-jarduera duten beste erakunde publiko eta pribatu batzuena.

HURBILEKO KULTURA

Bilboko barruti eta auzo guztietara kultur jarduera hurbiltzea da Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoak jasotzen duen helburuetako bat, eta udaleko kultur agendan ikus daiteke.

Izan ere, herritarrek arte eszenikoez goza dezakete (Bilboko Zirkuitua urtarriletik maiatzera eta urritik abendura; Deustualdeko Klown Jaialdia otsailean; Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldia martxoan; Magia eta Clown Zorrotza XXI. Topaketak maiatzean; Bilboko Dantzaguneak Kalera eta Ibaiondo Dantzan ekainean; Eszena Kalera eta Zirkualde irailean), musikaz (Bilbao Distrito Jazz, urtarriletik martxora; Betiko Musika Otxarkoagan, urtarriletik apirilera; La música me diverterte, maiatzean; Musika Auzo maiatzean eta ekainean; Bazter Fest azaroan; Mila Musika Haria, azaroan eta abenduan), arte bisualez (Expodistrito, urtarriletik ekainera eta ekainera); euskarazko jarduerez (Mintzapraktika, Bira Kulturgunea, urte osoan; Lautan hiru, urtarrilean eta otsailean; Ikusi eta ikasi, otsailetik maiatzera; Harrapazank, martxotik maiatzera; Darabilbo, irailetik ekainera; Berbagunea, azaroan), bidaia- eta abentura-programez (Bidaiarien txokoa); folkloreaz (Santutxu Kolorea, ekainean; Plazarik Plaza, irailean); artisautza- tailerrez, eta arte aplikatuak, plastikoak eta bisualei buruzko tailerrrez (urritik maiatzera); eta KULTURGABONAK programaren barruko beste kultura- eta aisialdi-ekitaldi batzuk.

Hurbiltasuneko ekitaldi eta programa horiek guztiak, gehienbat, tokiko artista, konpainia eta eragileen eskutik iristen dira auzoetara, nahiz eta estatuko eta nazioarteko artisten eta konpainien parte-hartzea ere baduten.

JAIALDIAK

Hiribilduaren urteko programazioan, jaialdiek presentzia nabarmena dute eta horietako askok nazioarteko proiekzioa dute, hala nola Gutun Zuria (otsaila-martxoa), Bilbao Poesía (otsaila-martxoa), FANT (maiatza), BBK Bilbao Music Legends Festival (ekaina), KALEALDIA (ekaina-uztaila), Bilbao BBK Live (uztaila), JA! (iraila-urria), BAD (urria), BIME (urria) edo ZINEBI (azaroa), adibide gisa. Jaialdi hauek Bilbao Basque Fest (apirilean) edo Gau Zuria (ekainean) bezalako tokiko eta euskal kulturara bideratuago dauden beste jaialdi batzuekin daude, Hiribilduaren nortasuna berresten dutenak eta, aldi berean, hiria bisitatzen dutenei tokiko kultur eta ondare tradizio eta ondasunak erakusten dizkietenak.

Udalak antolatzen dituenak nahiz ekimen publikoak eta pribatuak bultzatzen dituenak izan, urtean zehar, bai bilbotarrek bai bisitariek askotariko eta kalitatezko eskaintza izan dezakete jaialdiei dagokienez, askotariko gaiekin -dantza, txotxongiloak, arte plastikoak, zinema, literatura, musika, eta abar-, eta sortzaile eta artista berriek eta izen kontsakratuek parte hartzen dute, diziplina tradizionalenetatik hasi eta abangoardistenetaraino eta garaikideenetaraino.

EUSKAL KULTURA

Hiriaren tradizioak eta nortasunak eta euskal kulturak leku handia hartzen jarraitzen dute Hiribilduaren urteko agendan, eta ekitaldi eta jarduera ugari programatu dira Ondarea eta Identitatea epigrafean bildutako proiektuen inguruan. Dantza Plazetan (urtarriletik uztailera eta irailetik abendura); Dantza Eskoletara (ikasturtean zehar); Loraldia (martxoan); Bilbao Basque Fest (apirilean); Bilbainada Lehiaketa (apiriletik ekainera); Udaberriko Bertso Saioak (maiatzean); Bilbao Izan (maiatzetik uztailera eta irailetik abendura); edo Ondarearen Europako Jardunaldiak (urrian) nabarmentzen dira.

Eta Bilbao kulturen arragoa ere badenez, badira hainbat jarduera, hala nola Kultur arteko ibilbideak Diversitours; Afrika eguna (maiatza); Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna (maiatza), edo Munduko jendeak (urria), hirian elkarrekin bizi diren kultura eta aberastasuna erakusten dutenak.

LITERATURA, GIZARTEA ETA EZAGUTZA

Bilboko Udalak urtero antolatzen ditu jarduera literario eta zientifikoak, eta foroak eta hitzaldiak bultzatzen ditu zabaltzeko, herritarren artean literatura eta ezagutza sustatzeko. Horien artean aipatzekoak dira Bidebarrieta Kulturgunean egiten direnak, Bidebarrietako Liburutegiak kultur zabalkundeari eskaintzen dion gunean, egile nabarmenen azken lanen aurkezpenekin, hitzaldiekin eta topaketekin. Horrez gain, Udal Liburutegien Sareak, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko Mediatekak eta Bizkaiko Foru Liburutegiak kultur zabalkundea eta irakurzaletasuna sustatzeko antolatzen dituzten jarduerak biltzen ditu.

Literatura-lehiaketak (Gabriel Aresti ipuinena, urtarriletik martxora; Miguel de Unamuno saiakerarena, otsailetik apirilera; Blas de Otero-Ángela Figuera poesiarena, martxotik maiatzera); liburu-azokekin (Liburuaren Nazioarteko Eguna, apirilean; Liburu Berriaren Azoka, maiatzetik ekainera; edo Liburu Zahar eta Abagunearen Azoka, urritik azarora), letretako jaialdiekin (Gutun Zuria), poesiako jaialdiekin (BilbaoPoesía) eta zientziakoekin, besteak beste, urte osoan zehar Hiriko kultura-agendan presentzia nabarmena izaten dute.