Igande honetan, martxoaren 23an, Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara joateko, bertan Bilbao Basketek jokatuko duen partida dela eta. Horren helburua, partidak zein kontzertuak dauden guztietan ohi bezala, zaleen artean garraio publikoaren erabilera sustatzea da.
Horrela, bada, igandean, Bilbao Basket – FCB Granada partidua dela eta, 17:00etan, E7 linea 10 minuturo irtengo da Plaza Biribilatik partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 16:00tik aurrera). Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.
Bestalde, partiduaren ondorengo minutuetan, 30, 71, 75 eta 76 autobus lineek ibilbidea aldatuko dute, erabiltzaileei hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzu bizkorragoa emateko. Horretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo dute Zabalburu / Hurtado Amezaga norabidean.
Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.
Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean, Bilbobusen atalean.