Síguenos en redes sociales:

Bilboko Udal Musika Bandak 'Haize-ertzak' kontzertua eskainiko du igandean

Bilboko Udal Musika Bandak 'Haize-ertzak' kontzertua eskainiko du igandeanB. U.

Datorren igandean, martxoaren 2an, Bilboko Udal Musika Bandak 'Haize-ertzak' izeneko kontzertua eskainiko du Euskalduna Jauregiko Auditoriumean. Ekitaldia 12:00etan hasiko da, eta bandarekin batera Carlos Cano Escribá eta Juan Jesús Silguero Gorriti flauta-jotzaile handiak izango dira. Kontzertu hau bandaren 'Omenaldiak' izeneko 2024-2025 denboraldiaren barruan antolatuta dago.

Bandaren zuzendari titularra den José R. Pascual-Vilaplana maisuak, programa honekin musikan dauden mugen eta bazterren garrantzien inguruan hausnartzera gonbidatuko du publikoa, elkargune bihurtzen baitira eragin oso desberdinen artean. Hitzorduak bi estreinaldi absolutu eta mugarik gabeko sormenari omenaldia egiten dion errepertorioa izango ditu, munduko musika-tradizioen aberastasunari eta soinu-artearen etengabeko bilakaerari omenaldia eginez.

Bestalde, Musika-Música jaialdiaren programazioaren barruan, Bilboko Udal Musika Bandak emanaldi berezi bat eskainiko du: "Emozioak haizean", non Andrea Jiménez sopranoaren laguntza izango duen. Emozio hitzaren etimologiak barnealdetik kanporako mugimendu bat adierazten du: ezin isilduz partekatzen den erreakzio pertsonala. Hasieratik, arteak helburu izan du, hunkitzea, sentipenak piztea eta esperientzia partekatuak sortzea. Ideia horri jarraiki, Bandak ñabardurez beteriko errepertorio bat aurkeztuko du, non musika emoziorako bide bihurtzen den bere adierazpen guztietan. Emanaldia martxoaren 9an izango da, 11:45ean, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean.

Eta hilabetea agurtzeko, martxoaren 30ean, "Musika eta humanismoaKebyart Saxophone Quartet multzoaren eskutik, egungo musika eszenako saxofoi jotzaileen laukote bizigarrienetakoa. Gainera, Musikene - Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko ikasleek parte hartuko dute, musikaren bikaintasuna eta sortzen ari den talentua lotuko dituen hitzordu batean.