Zortzi asteko lanen eta 70.680,94 euroko inbertsiaren ondoren, Bilboko Udalak amaitutzat eman ditu astearte honetan Sabino Aranaren goiko aldean eraikitako kalistenia eremu berria sortzeko lanak. Ariketa fisikorako gune hau Basurtuko Geltokiko eta Biarritz kaleekin bat egiten duen lekuan kokatuta dago. Horrekin, herritarren artean ariketa fisikoa sustatu nahi du Udalak.

Bilboko Udalak kalistenia-elementu batzuk instalatzen amaitu du, esaterako, barrak (formatu eta ezaugarri desberdinetakoak), jauzi egiteko plataformak, abdominalak egiteko bankuak eta abarrak. Hain zuzen ere, kirol-espazio berri hau duela urtebete berritu eta jendearentzat ireki ziren kirol-pisten ondoan dago eta haren osagarria da. Instalazio horietan saskibaloi-kantxa bi eta futbito-zelai estaliak nabarmentzen dira, jendearentzat irisgarriak izateko eta herritarren artean aire zabaleko kirola sustatzeko diseinatuak.

Gainera, 200 metro koadroko kautxuzko segurtasun-zoladura jarri da, irristagaitza, birziklatua eta birziklagarria, grisa.

Lehendik zeuden hiri-altzariak kirol-eremu berriaren ondoko guneetan kokatu dira, igarobide- eta segurtasun-eremua ez inbaditzeko; eta farolak hormarantz atzeraeman dira, oztoporik gabeko espazio bat utziz, gutxienez 4 metroko zabalerakoa. 

Sabino Aranako pistak

Duela urtebete, 2024ko otsailean, Udalak kirol-espazio estali berria ireki zien herritarrei Errekalde Berri-Larraskitu auzoko Basurtuko geltokiko kalea, Biarritz kalea eta Sabino Arana etorbidearen elkargunean. Auzokide Planaren esparruan garatutako proiektua da, 7. barrutiko (Errekalde) bizilagunek lehenetsia.

Espazio hori lehendik zegoen saskibaloi-kantxaren estalkia handitzean sortu zen, eta horri esker futbito-pista berri bat sortu ahal izan zen –erantsita–, soropil artifizialaren zoruarekin eta eguraldi txarretik babestuta. Horrela, 330 metro koadro inguruko espazio berri hori euria ari duenean ere erabili ahalko dute herritarrek.

Estalkiak metalezko egitura du. Akabera polikarbonato zelularrezkoa da –itsualdien aurkako sistema urdin bat du– eta estaldura xafla lakatuzkoa da. % 5eko beheranzko malda dauka, lehendik zegoen estalkiaren kontrako norabidean.

Urbanizazioari dagokionez, zelairako belar artifizialaz gain –zeina nibelatzeko oinarri baten gainean jarri baita instalazioa errazteko–, Bilbo motako baldosazko zoladura ipini da jolastokiaren sarbidean.

Horrez, gain, kirol-pista ixteko, alboetatik elektrosoldatutako sare bat jarri da, eta, hondoan, askotariko kiroletarako hondoko itxitura bat ipini da, muturretan indargarriak dituenaEuskarri iskiatikoko hiru eserleku ipini dira zelaien sarreran eta, horrela, egoteko eremu txiki bat sortu da.

Proiektu horretan 285.617,33 euro inbertitu ziren (BEZa barne).