Herritarren irisgarritasuna hobetzeko erronkan aurrera doa Bilboko Udala. Uriko hainbat auzotako kaleak lotzen dituzten igogailu publikoak eraiki ostean, oraingo honetan Zorrotzako erretiratuen eta pentsiodunen zentroan igogailu publiko bat jarru du, elkarte horretan parte hartzen duten 1.287 pertsonen irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetuko duena. Horretarako, 128.025,51 euroko aurrekontua bideratu du Udalak.

Astelehen honetan goizean, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok Montevideo etorbidean kokatutako eraikina bisitatu du, lanak nola geratu diren ikusteko. Alkateak azpimarratu duenez, "igogailu hori aurrerapauso bat da gure adineko pertsonen irisgarritasuna errazteko; izan ere, kolektibo horrekin eskuz esku lan egiten dugu, udal sail guztien artean haien beharrei erantzuteko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko. Gure konpromisoak bete egiten dira. Dagoeneko igaro dugu obren denbora, jakinda beti dakartela eragozpenen bat egunerokotasunean, baina orain hobekuntza honetaz gozatzeko garaia iritsi zaigu".

Elkarteak askotariko jarduerak ditu, hala nola memoria-tailerra, gimnasia-eskolak, areto-dantzak, informatika, pintura edo kultura-irteerak. "Begirada Aktibo Berria" programaren kafe-topaketak ere egiten dira.

Igogailua Zorrotzako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteko kideek erabil dezakete, hau da, 807 emakumek eta 480 gizonek.

Estan bezala, guztira 128.025,51 euroko inbertsioa egin da, bi hilabete eta erdi inguruko obren ondoren. Igogailuak solairu baten desnibela gainditzen du, eta kaleko mailatik eskaintzen du sarbidea Adinekoen Zentroa dagoen solairura.