Datorren asteartetik ostegunera bitartean Herbehereetan, Hagan konkretuki, ospatuko den Tokiko Gobernu eta Hiri Batuen Munduko Kontseiluan (CGLU) hartuko du parte Bilboko alkate Juan Mari Aburtok.
2024ko edizioaren leloa “Etorkizuneko belaunaldientzako bake-agenda berri bat” izango da. Lau jardunaldien ardatza hirien eta eskualdeen arteko lankidetza sustatzea izango da, erronka globalei tokiko ikuspegitik helduz. Eztabaidak eta saioak egingo dira Bake-elkarrizketak udalerrien artean gaiaren inguruan; horietan tokiko liderrek estrategiak partekatuko dituzte beren komunitateetako arazo premiazkoenei aurre egiteko. Gainera, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) ezartzean tokiko gobernuek duten garrantzia azpimarratu nahi da, irtenbide globalak bazter guztietara iritsiko direla eta garapen- eta egonkortasun globaleko prozesuan inor baztertuta geratuko ez dela ziurtatuz.
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok hainbat jardunalditan parte hartuko du, eta zenbait gai jorratuko ditu. Etorkizuneko belaunaldientzako bake-agenda berri bat eraikitzeko udal-estrategiarekin bat eginda, Bakearen eta Bizikidetzaren Bilboko Foroa, Bilbo Balioen Hiria proiektua edo Bilbo, 2030 Tokiko Koalizioaren Idazkaritzaren Egoitza 2030 azpimarratuko ditu. Mexiko Hiriko CGLU-Kultura Saria, "Kultura helburu bat GJHetan" mintegia eta "Partaidetza eta inklusio sozialaren sustapena" ekimena ere partekatuko ditu.
Haren hitzetan, ohore bat da CGLU partekatzea eta horretatik ikastea, aukeren leiho handi bat da-eta. Kontseilu horretan tokiko gobernu eta hiriok bermatu nahi dugu gure politikek garapen ekitatiboa eta jasangarria sustatzen dutela, komunitate guztietara iritsiko diren eta bidezko etorkizuna izango duten herritarrei modu eraginkorrean lagunduko dieten irtenbideekin.
Aburto, 'Maila anitzeko gobernantza' Kontseilu Politikoko kidea
Bilboko Alkateak – “Maila anitzeko gobernantza: konfiantza politikoa berreskuratzea” Kontseilu Politikoko kideetako bat da- halaber, transmititu nahi izan du Hagan, “Bakearen eta Justiziaren hirian, Bilbo balioen, GJHen, herritarren eskubideen eta indarkeria guztien (fisikoak, generokoak edo hitzezkoak) biktimekiko errespetuaren garapen irmoan murgilduta dagoela. Bilbo Bakearen eta Balioen Hiria da”.
Juan Mari Aburtok, “Maila anitzeko gobernantza: konfiantza berreskuratzea” Kontseilu Politikoko kide gisa, konpromisoa hartu du, beste kideekin eta Demokrazia Parte-hartzailearen Nazioarteko Behatokiarekin batera, alde anitzeko tresnak eraldatzeko eta Bilboren ordezkaritza handiagoa bermatzeko, tokiko demokrazia erdigunean jarriz. Baita aldaketa sistemiko bati ekiteko ere, sistema inklusiboagoa eraikitze aldera, non komunitateak erabat ordezkatuta sentituko diren.