Síguenos en redes sociales:

Erroke Deunaren omenezko ohiko mezan parte hartu du Aburtok

Ostiral honetan goizean, abuztuaren 16an, Artxanda mendian kokatuta dagoen baselizan egindako Erroke Deunaren omenezko ohiko mezan hartu du parte Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Sondikako alkate Naia Landarekin eta udal korporazioko kideekin batera.

Aste Nagusiaren aurretik egin ohi den elizkizun hau Erroke Deunak Pagasarrin eta Artxandan dituen bi baselizetan ospatzen da, eta urtez urte Alkatea batera ala bestera joan ohi da txandaka. Iaz, Bilboko Alkatea Erroke Deunaren omenezko Pagasarriko mezan izan zen, eta ondorioz, aurten Erroke Deunaren Artxandako baselizan egin beharreko elizkizunean parte hartu behar du.

Artxandako Erroke Deunaren baseliza noiz eraiki zen zehazterik ez dagoen arren, XVIII. mendean altxatu zela uste da. Por su cercanía a la muga entre Sondikaren eta antzinako Begoñako Elizatearen arteko mugatik hurbil dagoenez gero, bi herrietako eliztarren topaguna izan da, eta bateko zein besteko agintariek elkar agurtu ohi zuten Erroke Deunaren eguna ospatzera joaten zirenean. 1936ko Gerran izandako txikizioaren ondoren, era xumean berreraiki eta 1981eko azaroan gaur duen itxura eman zion eraikinaren erabateko eraberritzea egin zen.

Erroke Deuna edo San Roke Montpellierren (Frantzia) jaio zen 1300 urtea aldera, Bilboren sorreraren garai berean alegia, eta txakurren eta gaixorik daudenen zaindaritzat jotzen dute kristau tradizioan.

1575ean, Bizkaia astindu eta Abandoko Elizatea gogor kaltetu zuen kolera-izurritearen kariaz, bertako udalak Pagasarrin San Rokeren izenpeko baseliza eraiki eta urterik urte horretara prozesioan joateko zin egin zuen, epidemia eteten bazen. Erroke Deunaren Pagasarriko baseliza “San Roke frantsesa” izenez ere ezagutzen zen, Santiagorako bidean zihoazen erromesen aterpea izan baitzen.