"Respeto Nagusia / Errespetu Nagusia" lelopean, Bilboko Udalak Aste Nagusiko erasoen aurkako sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina hasi du. Kanpaina honen bidez, errespetua eta berdintasuna hiriko jaien erdigunean ezarriko da. Urtero bezala, Udalak zenbait ekintza antolatuko ditu, esate baterako, Erasoen aurkako Estrategiaren esparruan garatutako kanpaina hau, berdintasunaren aldeko jai-eremu bat sustatzeko. Izan ere, arazo horiei aurre egiteko. ezinbestekoa da indarkeria matxista prebenitzea, identifikatzea.
Iaz ere egin zuen bezala, eraso matxisten aurkako jarrera planteatzeaz gain, jokabide arrazista eta LGTBIQfobikoak prebenitzea du ardatz. “-Bilbo, erasorik gabeko uria- gure jaietarako izan dezakegun aurkezpen-txartelik onena da, eta hori soilik lor dezakegu gizarte osoaren konpromisoari esker” adierazi du Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Saileko zinegotzi Kontxi Claverrek, “gure asmoa da herritarrak kontzientziatzea jarrera eta jokabide matxista, arrazista eta LGTBIQfobikoen inguruan”.
Diseinuari dagokionez, “RESPETO NAGUSIA/ ERRESPETU NAGUSIA” leloa erdian kokatu da, Marijaiaren siluetarekin batera, bera baita Bilboko jai errespetutsu eta berdinzaleen defendatzaile nagusia, eta honako mezu hau ageri da: Bilbo, hiri konprometitua eta eraso matxista, arrazista edo LGTBIfobikorik gabea.
Aste Nagusia hasi aurreko egunetan, Udalak abuztuaren 17tik 25era aktibatuko den erasoen aurkako estrategia osoa aurkeztuko du, hala nola Bilboko Konpartsek, erakundeek eta Udalak adostutako protokoloa, eta edozein eraso mota jasaten dutenentzat prestatutako udal-baliabideak.
Irudi berri hori sare sozialetako udal-kontuetan, www.bilbao.eus webgunean eta uriko plaza eta kaleetan dauden publizitate-euskarrietan ikusi ahal izango da.