Udal musika bandak udaberriko denboraldia itxiko du ostiralean
Datorren ostiralean, ekianaren 21ean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bilboko udal musika bandak udaberriko denboraldiari agur esango dio Areatzako Kiosko enblematikoan eskainiko duen 'Gure doinuak' izeneko kontzertuarekin. Iñaki Urkizu zuzendariordeak gidatuko du emanaldia.
Euskal musikaren herentzia aberatsaren ospakizun kontzertua izango da eta bertaratzen direnek dedikazio handiz hautatutako errepertorioaz gozatu ahal izango dute eta konposizio tradizionaletako abestiak zein garaikideagoak interpretatuko dira.
Jose Franco Ribateren "Eusko Eleskiak" eta "Eusko Gogua", González Bastidaren Fuenterrabia-Ondarribi, Ruper Lekue Bernaolaren "Zaraitzu" edota Josep Vicent Egea Insa konpositoreak egindako "Agur Jaunak" bezalako abesti ezagunen moldaketak uztartuko ditu emanaldiak. Euskal musikaren esentzia eta edertasuna islatzen duten obrak dira, eta, sustrai kulturalak omentzeaz gain, euskal musikaren tradizioaren bilakaera eta berrikuntza ere goraipatzen dute.
Areatzako Kioskoan Bilboko udal banden ekitaldi guztiak bezala, sarrera doakoa izango da eta musika herritar guztiei hurbiltzea du helburu.
Udal txistulari bandaren erromeria Santutxun
Bilboko udal txistulari bandak bere emanaldiekin jarraitzen du hiribilduko leku desberdinetan zehar eta ostiralean, ekainak 21, 19:30etatik aurrera, erromeria batekin girotuko du Santutxuko Karmelo plaza.
Bilboko Dantzakide taldeak antolatuta, elkarte honek hileko hirugarren ostiral guztietan erromeriak eskaintzen ditu Karmelo plazan, uztailean eta abuztuan izan ezik. Gorka Zabaletak zuzendutako boskotea Álvaro García guitarra-jolearekin batera arituko da.