Ostegunean itxiko da parte-hartze bidezko aurrekontuetarako proiektuak aurkezteko epea
Datorren osteguna, maiatzaren 16a, izango da datorren ekitaldirako parte-hartze bidezko aurrekontuetarako proiektuak aurkezteko azken eguna.
Bilboko parte-hartze bidezko aurrekontua prozesu ireki bat da, eta bilbotarrei aukera ematen die Udalaren urteko aurrekontuaren zati bat zertan erabili proposatzeko eta ideiak emateko. Prozesuan, honako hauek parte hartu ahalko dute: Bilbon erroldatutako 16 urte baino gehiagoko pertsonak; Udalaren Herritarren Partaidetzako Erakundeen Erregistroan izena emanda duten erakundeak; legez eratuta dagoen edozein erakunde (elkarteak, fundazioak, sindikatuak, elkargo profesionalak eta zuzenbide publikoko korporazioak), eta Bilboko edozein ikastetxe edo hezkuntza-zentro.
Denek ala denek udal-sail eta -programekin zerikusia duten eta hirirako edo hiriaren barrutiren baterako interesgarriak diren proposamenak aurkeztu ahal dituzte. Horretarako, inprimakia bete behar dute Bilboko Udalaren webguneko "Parte-hartze bidezko aurrekontuak" atalean. Eskaera-inprimaki bakoitzean proposamen bakarra egin ahal da, eta proposamen horiek baloratu ahal izateko baldintza batzuk bete behar dituzte; hauek, hain zuzen: Udalaren eskumenekoak izatea, legezkoak izatea, interes orokorrekoak izatea, exekutagarriak izatea, 300.000 eurotik gorakoak ez izatea eta 2025eko esparruan egin ahal izatea.
Hautatutako proposamenak Udalaren webgunean argitaratuko dira ekainaren 24an. Hurrengo fasea bozketarena izango da, ekainetik irailera. Udal sailek balorazioa egin ondoren, hurrengo fasea herritarrentzat interesgarrienak diren proiektuak hautatzea izango da, irailaren 16tik 27ra.
Temas
Más en Bilbao
-
Hasta 15.000 euros por dormir en Bilbao el día de la final de la Europa League
-
BilbaoBizi paraliza el servicio del 31 de mayo al 15 de junio para sustituir las bicicletas
-
Betolaza estrena una nueva plaza para eventos del barrio
-
Fiesta Disney en Bilbao con canciones de High School Musical o El Rey León