Martxoaren 22tik 26ra bitartean, bilbotarrek musika sakratua entzuteko aukera izango dute berriro, Bilboko Arte Sakratuaren (BAS) jaialdiaren edizio berriari esker. Egun horietan, Enkarnazioko elizak genero horretako bost kontzertu jasoko ditu, guztiak arratsaldeko 19:30ean. 'Sacra Legata' izenburupean. Sarrerak dagoeneko salgai daude, zortzi euroan.

Lehenik eta behin, martxoaren 22an, ostirala, Collegium 1704-k J.D. Zelenkaren "Musica per la Settimana Sant" interpretatuko du, Helena Hozová sopranoaren, Tomás Selc baxuaren eta Václav Luks zuzendariaren eskutik. Hurrengo egunean, martxoak 23, Calmus Ensemble taldeak J.G. Rheinberger-en "Cantus Missa" eta J.S. Bach-en "Motetes" lanak eskainiko ditu, Elisabeth Grümmer oboe-jotzailearekin, Magdalena Schenk-Bader biola-jotzailearekin eta Antje Nümberger biolontxelo-jotzailearekin.

Hirugarren egunean, martxoak 24, Ensemble il Caravaggio izango da talde protagonista, W.A. Mozarten "Die Schuldigkeit des ersten Gebots KV35" drama sakroarekin, Gwendoline Blondeel sopranoaren, Mathilde Ortscheidt mezzosopranoaren, Julien Behr tenorearekin eta Camile Delaforgeren musika-zuzendaritzaren eskutik.      Astelehenean, martxoak 25, Bárbara Hendricks oholtzara igoko da "Amazing Grace" obrarekin, Roland Pöntinen pianistarekin eta Ulf Englund gitarristarekin.   

Azkenik, martxoaren 26an Tiburtina Ensemblek amaiera-kontzertua eskainiko du Hildegard von Bingen-en "Ego sum homo" obrarekin. Partaideak Ivana Bilej Brouková eta Tereza Böhmová sopranoak, Daniela Cermáková, Anna Chadimová eta Kamila Mazalová altoak, Margit Übellacker salterio-jotzailea, eta Barbora Kabátková zuzendari artistiko eta Erdi Aroko harpa-jotzailea izango dira.

Sarrerak Arriaga antzokiko txarteldegian (larunbatetik asteartera, 11:30-14:00 eta 17:00-19:00; asteazkenetik ostiralera, 11:30-14:00 eta 17:00-20:00) eros daitezke.